2024ko Bixintxoak : programa! 

Sailak/Tags
    raz

    Urtarrilaren 19tik 28ra, berriz ere hemen ditugu Bixintxo bestak Besta batzordeak eta udalak elkarrekin prestatu egitarauarekin. 

    Menuan, apairuak, mus txapelketa, odolki eta fandango lehiaketak eta karrika ibilketa alaituak! Urtarrilaren 20 eta 27an, frontoiko aterpea besta batzordearen rock, pop eta elektro egitarauarekin durundatuko da. 

    Eta besten irekitze ekitaldirako, Herriak musikaz lagundu ibilketa batera gonbidatzen ditu jendeak, Ziburuko karriketan, ziburuarrek sortu Aña txotxongilo erraldoiarekin! 

    Deskargatu programa  


    Urtarrilaren 19an: irekitze ekitaldia Añarekin

    Bigarren urtez, besten irekitze ekitaldia bete-bete eginik dugu eta Ziburuko bizitzan utzezineko topaketa une bihurtuko zaigu. 

    Horren karietara, Ziburuko Herria KiLiKA konpainiarekin lotu da Aña txotxongilo erraldoia sortu eta abentura handi horri ekiteko. Maiatzean sortze lanari ekin zitzaion herrian eta azaroaz geroztik abenturan parte hartu nahi zuten guztiei egin zaie leku horretan parte har zezaten. 

    Halatan, bada, urriaren 19, ostiralarekin, arrats apalean, Aña aurkeztuko zaie jendeei, Zubizurun has eta herriko etxearen balkoien pean bururatuko den ibilketa alai batean, Marinelak danborradarekin eta eskolen danborradarekin, Ziburuko Estudiantina delakoarekin, Ziburu Euskaldun izenekoarekin eta Begiraleak deiturikoarekin! 

    18:30 - Hitzordua Koxe Basurko karrikan (eguraldi txarra bada, frontoiaren aterpera bilduko gara). 

    Añari buruz gehiago jakiteko: hitzordua urtarrilaren 20an mediatekan! 

    Aña? Nor da, baina? Elkarrekin asma eta fabrikatu txotxongiloa dugu, erdi giza erdi arrain den izakia, legendak dioenez 1951ko abenduko tenpesta handian sortu omen zena. 

    Irakurketa arratsen harira , zeinetan aurten lehen aldiz parte hartzen baitu mediatekak, Maddi Zubeldia eta Ixabel Millet arituko zaizkigu Añaren istorioa kontatzen, 1951n sortu zenetik ziburutarrei 2024ko urtarrilean aurkeztu arteko guztia! 

    Frantsesez eta euskaraz. 17:30 - François Rospide mediateka
    Urririk baina erreserba egin behar da - 5 urtetik goiti 

    10 egun bestak Ziburun!

    Urtarrilak 20, larunbata 

    •  9h00tik goiti: Bixintxoko trail lasterketa 
    • 19h00tik goiti, kontzertuak karpa azpian :
      19h00: Murgi
      20h30: Punttu Kakotx
      22h00 Janus Lester
      00h00: Modus Operandi
      2h00: DJ Bull

    Urtarrilaren 21a, igandea

    • 10h30: Bixintxoko meza, koralak animaturik, eta segitzeko dantzak begiraleak taldearekin 
    • 11h30: Odolki txapelketa. Izen emateak komitean 10h00 aintzin 
    • 12h00: Ziburuko herriak oparitutako aperitifa 
    • 15h00: Errugbi partida, Ziburuko Errugbi Taldea vs Idron 
    • 17h00: Fandango txapelketa, Begiraleak dantza taldeak animaturik.
      Izena emateko: 05 59 47 64 56 / ciboure@otpaysbasque.com edo egunean bertan 16h30etik goiti 
    • 18h15: Mutxikoak, Begiraleak taldearekin

    Urtarrilak 26, ostirala 

    • 19h00: Mus txapelketa, parrokiako gela.
      Izen emateak 18h00tik goiti / 06 68 43 69 58 
    • 20h00: Baltsan eta Ikastola elkartearen gaualdia, karparen azpian
       21h00: Kaxkatu
      22h30: Mairu
      00h00: DJ Dia

    Urtarrilaren 27a, larunbata 

    • 11h30etik goiti: Ikastolak antolatutako eguna karparen azpian
       11h30: Bixintxo pote
      14h00: Hip-hop Dantzanirekin
      15h00: Bingo musikala 
    • 20h00tik goiti, kontzertuak karparen azpian
       20h00: Ixtaklok
      22h00: Esne beltza
      00h00: Koloka

    Urtarrilak 28, igandea 

    • Egun guzian: Golfe zelaian Ziburuko herriaren sariketa nagusia
    • 10h00: Kalejira Marinelak tanborradarekin 
    • 11h00: Kalejira Mad Jig Pipe Band zahamiolekin 
    • 13h00: Bixintxoetako bazkaria, Alaiak taldearekin

    Milesker handi bat Ziburuko Besta Komiteari!

    Kontuan har: zirkulazioa trabaturik izanen da urtarrilaren 19an, 17:30 eta 20:00 orenen artean: 

    • F. Turnaco karrikaren F. Mitterrand hiribide eta Errepira hiribidearen arteko tartean ezinen da zirkulatu urtarrilaren 19 ostiralean, 17:30ean has eta ibilketak dirauen bitartean; 
    • F. Mitterrand hiribidearen F. Turnaco karrika eta J. Jaurès hiribidearen arteko tartean zirkulazioa oso trabatua izanen da 18:30 eta 20:00 orenen artean. 

    Zirkulazioa eta aparkatzea Ravel kaian, Bourousse karrikan, Iturri karrikan, Ramiro Arrue karrikan, frontoian eta Camille Jullian plazan oso trabatuak izanen dira ere besten bitartean, urtarrilaren 16tik 29ra.