Birzikl'arte (Recycl'arte)

Sailak/Tags
  • Webgunea
  • Telefonoa

  • E-mezua

  • Helbidea

    Lekueder karrika, 18
    64700 Hendaia

Birzikl'arte Hendaian kokatutako ekonomia sozial eta solidarioko elkarte bat da.
Gure lurraldeko ekonomia zirkularraren eragile, biztanleek eta enpresek utzitako hondarkinei bigarren bizi bat eskaintzen diegu. Gauzakiak berrerabiltzea edo berriz sortzea dugu aipu, ekaitik abiatuz (upcycling edo deseinu berri deitzen dena, kasuen arabera).
Birzikl'arte 2015eko maiatzean sortu zuten Iparraldeko 8 biztanlek, holako helburuarekin: Gizakiaren alde aritzea (gizarte lotura, ekonomia eta gizarte-baliagarritasuna arloko jarduera sortzea) eta ingurumenaren alde (hondarkin gutiago, kontsumo arduratsua). Hamar bat lankide dituen enpresa bat sortzea da helburua, hein handi batean auto-diruztatua, gauzakien salmenta edo sentsibilizazio ekintzen bidez.
Elkartea Ziburuko merkatuan izaten da hilabetean 2 igandetan.