Deus ez da menturazkoa! Antzerkia, musika eta mentalismoa nahasten dituen ikusgarri horretan, Kurt Demey eta Joris Vanvinckenroye artistek halabeharrari buru egiten diote horren existentzia erakusten duen izpi joankorra harrapatzeko xedez.
Metronomo ballet bat, musika-sega jostakina, dado zutabe bat, taula-joko erraldoia... Tresna harrigarri horien bitartez, bi artistek halabeharraren partea galdekatzen dute, ikusleekin jolasten dira, haien zentzuak eta ulermena nahasten dituzte, misterio hutsean uzteko. Orduan, publikoak bere begipean eramaniko ikerketa bat segitzen du, esperientzia sinestezin eta jostagarri andana baten lagunak bihurtuz.
Ikusle arrazoikarienak ere ahoa bete hortz eta zalantzaz beterik utziko dituen halabeharrarekiko amodio arina.