Kaskaroten ibilaldia #2025

©KOMCEBO

Sailak/Tags
    raz

    Ibilaldi jostagarria familian eta jokoa euskal itsasbazterreko IEZIrekin, euskal itsasbazterraren erronkak ezagutzeko.

    Kaskaroten ibilaldia

    Kaskarot itsas ainararekin bildu Ziburuko karriketan gaindi. Joko eta asmakari batzuen bidez, gure itsasbazterreko sekretuak eta gure paisaia moldatzen duten arrisku naturalak salatuko dizkizue.

    Zuek ere, prebentzioaren eragile bilaka zaitezte!

    Itsasbazterra arriskuan – Erronken jokoa

    Euskal itsasbazterreko IEZIko Alistair Brockbank-ek Surfrider Fondation erakundeak sortu duen itsasbazterreko arriskuei buruzko mahai joko erraldoia animatuko du arratsalde apalean.
    Jokalari bakoitza biztanle, erabiltzaile, zientzialari, kazetari edo itsasbazterreko herri baten auzapeza bihurtuko da. Helburua izanen da lurraldeko etorkizuna elkarrekin kudeatzen ikastea, arrisku naturalen eta klima aldaketaren aitzinean.
    • 18:00
    • François Rospide mediateka
    • Helduak & familiak 10 urtetik goiti
    • Iraupena: 1h30 inguru
    • Urririk
    • Frantsesez