B.A.K. ikusgarria urririk xuriton

Sailak/Tags
    raz

    Bere publikoarengana joateko xedez, Ziburuko kultura-denboraldia Xuriton jarriko da maiatzaren 27an, familian, lagun artean edo bederen auzoen artean ikusteko ikusgarri baterako!

    Ikusgarriaren ondotik, Erreka-Zahar – Gurutze Saindu auzotegiko batzordeak publikoa adiskidetasunaren hurrupaldira gomitatuko du. Denei irekia, Ziburukoa izan ala ez, Herriko Etxeko ekimen hori elkarren ezagutza egiteko, topatzeko eta trukatzeko aukera da, lagun giroko une bateratzaile baten denboran!

    B.A.K. ikusgarria

    "Murru armairuetan zintzilikatutako potretak baino gehiago da familia." 

    25 minutuko hiru ipuin labur, 3 emazte belaunaldien inguruan: familia, maitasun, itsasontzi, sukalde istorioak... Gatzean, irinean, urean edo lurrean oratuak… Zurezko txotxongilo antzerki bat eta kutxa baten inguruan. Biziak, oroimenak, bidaia-anekdotak biltzen dituen eta ireki eta hesten den maleta bat bezala. Hareazko jostaleku baten inguruko haur joko bat bezala.

    Beharrezko aipamenak:

    Idazleak: Mélanie Viñolo (Blanche), Camille Duchesne (Armelle), Diane Lefébure (Katarina)

    Antzezpena: Hervé Estebeteguy

    Antzezleak: Viviana Souza, Mélanie Viñolorekin aldizka (Blanche), Camille Duchesne (Armelle), Diane Lefébure (Katarina)

    Ekoizpen saila: Julien Delignières

    Leku irdukapenak: Didier Benoit eta Peio Noisette

    Argiak: Nicolas Perret

    Sorkuntza grafikoa: Cie Hecho en casa

    Hedapena: Jean-Yves Ostro

    Administrazioa, komunikazioa, argazkiak: Chloé Habasque

     

    • Zatozte maiatzaren 27an, 19:00etan, Xuritoko parkean
    • Urririk – Denentzat

    Erreka Zahar - Gurutze Saindu auzotegiko batzordea: bulego berritua, auzotegia bizkortzeko ekintzak!

    2021ean sorturiko  Erreka Zahar - Gurutze Saindu auzotegiko batzordeak bere bulegoa berritu du 2024an, biztanle talde boluntario eta gogotsu bat mobilizatu zelarik auzotegia bizkortzeko.

    1. ekintza: sortu eta hilabete bat berantago, auzotegiko batzordeak Xuriton jarririko lehen liburu-kutxa estreinatu du lagun giroko hurrupaldi baten inguruan.

    Geroztik, hilabetero, biztanleei dei egiten zaie elkarrekin jateko, bakoitzak zertxo bat eramanik, Xuritoko lorategietan. 

    Beste ekintzak: bi konpostagailu kolektibo jartzea, lehena bizitegi-eraikin baten oinean, Xuriton ( Etxebizitzarako Langile-Batzordeko egoiliarrentzat), bigarrena Gurutze Saingu gainetan, eskualdeko biztanle guziei helgarri, etxean konpostatzeko biderik ez dutelarik (izena emanez).

    Hurrengo urratsa: Etxebizitzarako Langile-Batzordeko hiriko gela animatzea, ekitaldiak aterpetzeko gisan (eguraldia txarra delarik edo urtaro hotzetan), hala nola hitzaldiak, krakada partekatuak, gaikako tailerrak.

    Helburua: urte osoan zehar biztanleduna den auzotegi hau biziaraztea, lekuan berean jarduerak proposatuz, biztanleen arteko loturak azkartzeko.

    Hara zergatik Herriko Etxeak ikusgarri hori Xuriton jarri izan duen, berdegunearen muinean, biztanleengandik ahal bezain hurbil.


    Batzordeari buruzko argibide gehiagorako: erreka.zahar.sainte.croix@mairiedeciboure.com.