GEUZeko kide berriak

Sailak/Tags
    raz

    Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren (GEUZ) administrazio kontseiluan izendurituko kideen berritzeari buruzko oharra 

    Gizarte ekintza eta familien kodeko L.123-6 eta R.123-11 artikuluetako neurriei jarraikiz, Ziburuko auzapezak jakinarazten die honako depardamenduko elkarteei:

    -       baztertzearen aurka eta gizarteratzearen alde dihardutenak,
    -       familia-elkarteak,
    -       erretretatuen eta adinekoen elkarteak,
    -       ahalmen urrikoen elkarteak,

    Ziburuko gizarte ekintzako udal zentroaren administrazioan izendaturiko kideak laster berrituak izanen direla.

    Aipaturiko elkarteek gutienez hamabost eguneko epea dute ohar horren afixatzearen egunetik goiti auzapezari zerrenda bat aurkezteko. Arrazoizko ezintasun kasuetan izan ezik, zerrendan sartu behar dira L. 123-6 artikuluaren laugarren atalean zehazturiko baldintzak betetzen dituzten hiru pertsona gutienez. Haatik, helburu bera duten elkarteek zerrenda bakarra aurkez dezakete.

    Ohar hau Ziburuko herriko etxean afixatua da 2026ko martxoaren 23tik aitzina. Sud-Ouest egunkarian ere argitaratua izanen da, baita Herriko Etxearen webgunean ere.