Auzotegietako batzordeak

Auzotegietako batzordeak: proiektu kolektiboak zure etxean!

2020an hautatu Herriko Etxeko taldeak herritarrekin kalitatezko elkarrizketa finkatzeko eta hurbileko harremana ukaiteko xedez, 2020ko azaroaren 26ko Herriko Kontseiluan erabaki zuen auzotegietako batzordeak sortzea.

Haatik, osasun larrialdiarengatik berriki arte ez ziren antolatu ahal izan, bilkura publikoak ez baitziren haizu. Orain ez da gehiago antolaketa baldintzarik, beraz plantan ezar daitezke; hautetsiak eta ziburutarrak zinez horren beha zeuden.

Auzotegietako batzordeak, proiektu kolektiboak plantan ezartzeko eta herritarren eta Herriko Etxearen artean loturak sortzeko

Kanpainako promesa zen, auzoaldeak berriz biziarazteko helburuz, dioJean-Mixel Dirassar auzotegietako bizitzaz arduratzen den auzapezordeak. Nahi dugu ziburutarrak beren hiriaren eta auzotegiaren eragile izan daitezen, eta hurbileko demokrazia gure lehentasunetako bat bihurtu.

Beraz, auzotegietako batzorde horiek leku ezin egokiagoak dira gai kolektibo ezartzeko, elkarbizitzarako ideiak proposatzeko, edo proiektu partekatuak plantan ezartzeko biztanleen artean, auzoaldeen artean berdin: “egiazko dinamika kolektiboa plantan ezartzeko auzotegietan”.

Adibidez, auzotegian animazio bat plantan ezar daiteke (besta, apairua, selauru hustea, txapelketa, etab.), antolamendu bat egin (joko gunea, baratze partekatua, etab.), gaikako jardunaldiak antolatu, etab.

6 auzotegi finkatu dira

Herriko Etxeak 6 auzotegi finkatu zituen azaroan (auzotegietako mapa ez da eskuragarri). Argibide gehiagoren ukaiteko, jar zaitez harremanetan Komunikazio Zerbitzuarekin: 05 5947 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.fr

Auzotegietako batzordeetako mapa

Carte des rues des Comités de quartier
Auzotegietako batzordeetako karriken mapa

Auzotegietako batzordeetako mapa ez da eskuragarri. Zure karrika zein auzotegitan den jakiteko, jar zaitez harremanetan Komunikazio Zerbitzuarekin: 05 59 47 26 06, edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.fr.

Bi auzotegiren mugan bazaude, bi batzordeetara joan zaitezke, ongi etorria izanen zara.

Batzorde horiek 2021eko urriaz geroztik abiatuak dira; oraingoz 4 batzorde hasi dira lanean:

Nola izan zure auzotegietako batzordeko kide?

Kide izateko baldintzak:

  • Pertsona fisikoa izatea
  • 18 urte baino gehiago ukaitea
  • Auzotegian bizi izatea
  • Auzotegietako batzorde bakar bateko kide izatea (salbu auzapeza edo auzotegietako batzordeez arduratzen den hautetsia)

Nola funtzionatzen dute auzotegietako batzorde horiek?

Sortu diren 6 auzotegietan lehen bilkura bat egiten da bulego baten hautatzeko, lehendakari batez eta idazkari batez osatua. Auzotegietako batzorde bakoitzak Herriko Kontseiluko hautetsi bat izendatzen du Herriko Etxearekin lotura egiteko.