Apirilean iraganen dira auzotegietako batzordeen biltzar nagusiak. Parada eskainia izanen zaie auzapeza eta hautetsiei abian ezarri eta etorkizunean burutu beharreko egitasmoez pundu bat egiteko, baina baita zuekin auzotegi bakoitzean aurreikusi antolamenduez trukatzeko ere.
Gai ordenean:
- Argiteria publikoaren luzapenaz hitz bat;
- Zirkulazioa eta aparkatzeari buruzko ikerketaren lehen antolamenduen ondorioak;
- Burutu beharreko proiektuak auzotegi bakoitzean.
Auzotegiko biztanle guziak gomit dira biltzar nagusi hauetara, zuzenki hunkitzen zaituzteten gai kolektibo hauei buruzko eztabaidetan parte hartzeko.
Batzordeetako eragile bilaka zaitezte zuen auzotegiko biltzar nagusian parte hartuz 18:30etan:
- Hiri barnea – Gurutze-Gorria: apirilaren 2an – Kaskarotenea ikastolan
- Bordagain - Sopitenia: apirilaren 3an – Bordagaineko Dorrean
- Zokoa - Untxin: apirilaren 5ean – Jules Ferry eskola ohian
- Marinela – Zubiburu: apirilaren 8an – Marinela eskolan
- Oihan Alde – Arrantzalea - Béthanie: apirilaren 10ean – Marinela eskolan
- Erreka-Zahar – Gurutze-Saindua: apirilaren 29an – Béthanie