Kasu zure buruari

© NATELKEJE-LePolpesse-Trio

Sailak/Tags
    raz

    Kasu zure buruari

    2026ko maiatzaren 22a, ostirala

    LE POLPESSE KONPAINIA (ALES - GARD)

    19:00 - Gurutze Sainduaren parkea
    Denentzat 6 urtetik goiti - Hitzik gabe - Urririk

    Hiru eskujokari, bainuontzi bat, ehun pilota, hamaika mazo... eta grabitatearen aurka borrokatzeko gogo alaia! Umorez eta amultsutasunez, Kasu zure buruari ikusgarriak zirkuko kodeak berrikusten ditu, trakeskeria, ustekabea eta erorketa jolasteko gaiak bihurtuz. Eskuketa, antipodismoa, dantza eta gauzaki-antzerkiaren artean, hiru antzezleek edozer gerta daitekeen ezohiko mundu bat asmatzen dute: pilotak pirripitaka dabiltza, mazoak eskapatzen dira, gorputzak nahastekatzen dira - alta, bakoitzak aurkitzen du bere lekua. Elkarrekin, jarraikitasuna lehenesten dute emaitzak baino, talde oldarra bikaintasuna baino. Une irrigarri, hunkigarri eta emankorra, non zirkuko artea askatasun eta elkartasun eremua bihurtzen den.

    Erreserbatu HEMEN

    Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bitartez, Europar Batasunak diruz laguntzen duen EKO Zirkuko Pirinioak lankidetza proiektuaren harira aterpeturiko ikusgarria.