Aretoen eta materialaren mailegu eta alokairua
Erabilera anitzetarako lekuaren alokairua
2021eko irailaren 23ko herri biltzarraren bilkuran, hautetsiek aho batez onartu zuten erabilera anitzetarako lekuaren barne araudia, zeinak ezartzen baititu lekua uzteko baldintzak eta tarifak.
- Areto handiaren tarifak:
- Ziburuko elkarteak: egun erdia: 50 € / egun osoa: 100 € / asteburua: 170 €
- Kanpoko elkarteak, sindikatuak eta herritar batzordeak, alderdi politikoak: egun erdia: 120 € / egun osoa: 200 € / asteburua: 320 €
- Zuzenbide pribatuko beste erakundeak: egun erdia: 300 € // egun osoa: 500 € / asteburua: 800 €
- Areto txikiaren tarifak:
- Ziburuko elkarteak: urririk
- Kanpoko elkarteak, sindikatuak eta herritar batzordeak, alderdi politikoak: egun erdia: 50 € / egun osoa: 100 € // asteburua: 170 €
- Zuzenbide pribatuko beste erakundeak: egun erdia: 210 € / egun osoa: 350 € / asteburua: 560 €
Kontuan hartzekoa ere:
- Erabiltzeko erreserba orotarako kaudimena: 500 €
- Giltzak galduz gero, ordaindu beharko dira.
- Ezarriko den tarifaz gain, orduko 50 €ko gainkarga ezarriko da garbiketa gehiago egin behar bada.
Horrez gain, Ziburuko elkarteek urtean behin ukan dezakete erabilera anitzetarako lekua urririk.
Barne araudia telekargatzeko:Erabilera anitzetarako lekuaren barne araudia (pdf - 215Ko)
Erreserba fitxa telekargatzeko:
Erabilera anitzetarako lekuaren erreserba fitxa (pdf - 77Ko)
Sardara aretoaren alokairua
Tarifak:
- Tokiko elkarteak: Urririk
- Eite pribatuko tokiko bilkurak: 128 €
- Besteak: 181 €
Erreserba fitxa telekargatzeko: erreserba fitxa-sardara.pdf (pdf - 214Ko)
Bordagain dorrearen alokairua
Tarifak:
- Ziburuko elkarte eta eskolak: Urririk
- Beste elkarteak:
- Aretoa eta ostatua: Asteburua: 292 € / Egun osoa: 477 €
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
- Partikularrak:
- Aretoa eta ostatua: Asteburua: 292 € / Egun osoa: 477 €
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
Bordagain dorrea erreserbatzeko, herriko harrerarekin jar zaitez harremanetan: 05 59 47 26 06
Materialaren mailegua
Lurraldeko elkarteek hainbat eta hainbat jarduera antolatzen dute urtero; herriaren dinamismoa eta kultura eta kirol bizitza indartzen dituzte.
Ziburuko Herriak eta udal zerbitzuek ahal beste sostengatzen dute tokiko elkarte ehundura haien ekitaldiak teknikoki lagunduz: leku publikoa erabiltzeko baimenak, herri aginduak, material maileguak, etab.
Aldi garrantzitsu hori ahal bezain ongi antolatzeko, dokumentu bakarra eman da plantan, 2022ko irailaren lehenaz geroztik, eskariei aitzina har eta guztiak arinago bideratzeko (gertatu ahala egin eskariak ez dira hemendik goiti onartuko). Eskariaren berri erreferente den zerbitzuari eman beharko zaio jakitera, hau da, Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzuari, ekitaldiaren data baino gutxienik 2 hilabete lehenago.
Eskariaren onarpena edo ezin onartzea eskaria egin den dataren hurrengo hilabetean emanen zaizue jakitera.
Inprimakia telekarga: elkarteen inprimakia-fr-eu-v2.pdf (pdf - 187Ko)
Aretoen mailegu edota alokairu eskari oro Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzuari igorri behar zaio (Bordagain dorrea izan ezik, egoera zibilaren zerbitzuak kudeatzen baitu).
Areto bat erreserbatzeko edota elkarte bizitzari buruzko zeinahi informaziotarako, Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzura jo ezazu:
animations@mairiedeciboure.com
06 10 75 45 61