Merkatari eta eskulangile berrien bila
Burgu barnea bizkortzearen harira, Ziburuko Herriko Etxeak Interesa Agertzeko Deialdi bat abian jartzen du, merkataritza, eskulangintza eta arte-eskulangintza jarduera berriak jartzeko etorkizuneko Atherbea etxearen galtzarrean.
Bi aukera hiri-barnearen erdi-erdian
Interesa Agertzeko Deialdi hori Maurice Ravel kaian eta Pocalette karrikan kokaturiko bi merkataritza-guneei dagokie, 2028ko lehen urte erdirako erabilgarri. Herriko Etxeak hiri-barnearen erakargarritasunean eta animatzean parte hartzen duten kalitatezko proiektu iraunkorrak aterpetu nahi ditu.
Hautagai ez diren jarduerak: zerbitzuak, medikuntza, sasoikoak soilik diren jarduerak.
Gaurdanik, interesatuak diren proiektu-ekarleek hautagaitza baldintzak irakurri eta hautagaitza dosierra deskarga dezakete.
Proiektu-deialdia eta hautagaitza aurkezteko bideak aurkituko dituzue HEMEN

