Hiriaren historia beste bide batez ezagutu!
Proiektuaren aurkezpena
Eskola-oporretan, 5 eguneko ikastaldi horrek nerabeei talde-sorkuntza urraspide batean sartzea proposatzen die, artista profesionalen ardurapean:
- Ziburuko adinekoen kontakizunak entzun eta mamitu
- Haien hitzak eta oroitzapenak antzeztu
- Biharko hiria asmatu eta amestu, haien oroimenean eta irudimenean oinarrituz
- Ikuskizun ibiltari bat plazaratu Ziburuko karriketan eta ezaugarrizko lekuetan gaindi
Publikoa
- 14 urtez goitiko gazteak
- Bigarren mailako ikasleak (3. eta 4. urtekoak)
- Lizeoko ikasleak, 25 urtez peko heldu gazteak
- Antzerkia, dantza, gorputz adierazpena edo talde-proiektuetarako interesa dutenak
- Arte-esperientziarik ez da eskatzen!
Antzerkia / zuzendaritza - Dantza / mugimendua - Bizi kontakizunak eta tokiko oroimena - Belaunaldien arteko topaketa
ARGIBIDE BALIAGARRIAK
Ikastaldiaren egunak: 2026ko otsailaren 16tik 21era
Ikuskizun publikoa: 2026ko otsailaren 21ean, larunbata, 17:00etan
Izena emateko: 06 10 75 45 61

