Aire zabaleko zinemaldia

Sailak/Tags

    Agorrilaren 27an larunbatez, 21:30ean, pilota plaza aire zabaleko zinema gela bihurtuko da.

    Zatozte goxoan jartzera Pablo Agüero-ren "Akelarre" filma ikustera.
    Le Select zinemarekin eta Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan.

    Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.