Joan den uztailaren 7an iragandako legebiltzarreko hauteskundeetan, obren eta hirigintzaren ardura zuen Peio Dufau auzapezordea diputatu hautatua izan da, auzapezorde gisa zuen karguarekin batera bete ezin duen betekizuna.
Ondorioz auzapezorde gisa zuen kargua utzi du, herriko kontseilari izaten segitzen duelarik.
Udako herriko kontseilua auzapezorde berria hautatzeko aukera izan da, ordezkapena legeak zehaztutako epeetan egina izan behar delarik (15 eguneko epea). Lehen, kirolaren ardura zuen Antton Billiotte kontseilari ordezkaria izan da obren eta kirolaren ardura duen auzapezorde berria hautatua.
Jean-Pierre Lehman hirigintzaren ardura duen auzapezorde izendatua izan da.
Biltzarrean, Peio Dufauk zituen kargu desberdinetan Antton Billiotteren ordezkapena da nagusiki aipatu, baita hiriko ohiko arazoak ere.