Adinekoak, kirol egitera!

Sailak/Tags

    Kirol jarduera edo jarduera fisiko batean erregularki aritzeak gizarte bizitzari eta osasunari eragiten dio, emozio-ongizatea eta ongizate fisikoa, bizi kalitatea eta nork bere buruaz duen irudipena hobetzen ditu… abantaila guziek horiek ikus daitezke haurren, nerabeen, helduen zein 60 urtez gorakoen gainean.

    Dituen onurez segur izanik, hiriko taldeak zenbait ekintza abiatu ditu 2020tik goiti jarduera fisiko erregularra sustatzeko, besteak beste adinekoen aldean. 

    Alabaina, ordu bat eta erdiko tarteak proposatzen zaizkie 60 urtez gorakoei, ostegun goiz guziz. Kirol-animatzailea den Benoîtek parte hartzaileen gogoei eta mailari egokitzen ditu bere saioak eta programa! 

    Agindu bakarra: lagun arteko giroa! Lehiaketa izpiritutik urrun, jolasteko eta partekatzeko atsegina lehenesten da, elkarrekin une goxo bat pasatzeko nahia, norbere burua eta bere osasuna zaintzeko aukera!

    Zatozte ostegun goizetan, 9:30etik 11:00etara, Ziburuko Barten bidean kokatutako erabilera anitzeko gelara.
    Lekua zehaztua izanen zaizu izena ematean eta alda daiteke eguneko jardueraren arabera.
    Prezioak: 30€ lagun bakoitz urte osorako.

    Izena eman behar Hazkuntza, Haurtzaroa, Gazteria eta Kirola zerbitzuaren aldean:
    05 59 47 64 98
    Camille Jullian plaza - Ziburu.