Adinekoak

Adinekoendako zerbitzuak

Ziburuko GEUZak zerbitzu bereziak garatu ditu adinekoendako ere. Alabaina, etxez etxeko apairuen banaketa plantan ezarri du, hurbileko zerbitzua, baita ere gaikako tailerrak, ateraldi animatuak, eta Iduski Ederra biletxea.

Apairuen banaketa zerbitzua

Ziburuko GEUZak etxez etxeko apairu banaketa kudeatzen du; bi langilek dute ontzixka indibidualetan diren apairuen banaketa egiten astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara.
Apairuak hotz-ibilgailuekin banatzen dira, banaketa egunero egiteko bereziki antolatuak (asteburuetako eta besta-egunetako apairuak bezperan banatuak dira, eguneko apairuaz gain). Kontratuan hala galdeginez gero, erregimen diabetikorako menua, gatz gutiko menua eta jaki moztuak, irabiatuak edo xehatuak ukan daitezke.

GEUZak apairuen banaketaren % 67 arte bere gain har dezake, zure baliabideen arabera: 2022ko prezioak 6 € eta 8,50 € artean dira, aukerako finantza-laguntzarik gabe.

Argibide gehiago Ziburuko GEUZan: 05 59 47 92 87

Hurbileko herri zerbitzua

Zerbitzu horrek laguntza bihozbera eta pertsonalizatua proposatzen du: garraioa bakarrik edo garraio lagundua (herriko langilearen laguntza), eta kasu berezi batzuetan, gutun-zerbitzua ere bada (pakete garraioa edo joan-etorria zure ordez).
Zerbitzu hori ahalmen urritasuna duten adineko pertsonentzat da, baita urritasuna iragankorra delarik, eta eri, zailtasunetan, geldiaraziak edo ibilmolderik gabe diren adinekoentzat.

  • 2022ko prezioak: 0 € eta 2 €-ren artean aldi bakoitz.

Argibide gehiago Ziburuko GEUZan: 05 59 47 92 87

Gaikako tailerrak eta ateraldi animatuak

Bere partaideen laguntzarekin, GEUZak erregularki memento goxoak partekatzea proposatzen die adinekoei gaikako ekintzen bidez: aisiak (sofrologia, informatikako lehen irakaspenak, estetika, dantza, etab.), sentsibilizazioa (osasuna, bide-segurtasuna, memorioa lantzeko tailerrak, etab.). Erregularki antolatzen dira ere ateraldiak jatetxera edo apairu-dantzaldiak, hilabetean behin guti gora behera.

  • Tailerren prezioa: gaikako tailer gehienak kitorik proposatuak dira
  • Jatetxe-ateraldien eta apairu-dantzaldien 2022ko prezioak: 15 € eta 35 €-ren artean pertsona eta ateraldi bakoitz, baliabideen arabera.

Argibide gehiago Ziburuko GEUZan: 05 59 47 92 87

Iduski Ederra kluba

Gainera, Iduski Eder kluba bada, bizitzeko eta partekatzeko gunea: astelehenetik ostiralera, arratsaldez, animatzaile bat heldu da boluntario zenbaitekin eta parte hartzaile batzuekin, jardueren proposatzeko: hor diren pertsonei egokitu gorputz ariketak, belaunaldi arteko jarduerak aisialdi zentroarekin, kantuak, mahai-jokoak, irakurraldiak eta sormen tailerrak, etab.

  • Iduski Eder klubaren 2022ko prezioak: 60 € eta 150 €-ren artean, baliabideen arabera.

Beste kultura jarduera batzuk ikusi

Argibide gehiago Ziburuko GEUZan: 05 59 47 92 87