ADINEKO kementsuak!

Sailak/Tags

    60 urte baino gehiago dituzu? 
    2022. urte hondar honetan Ziburun proposatuak zaizkizun tailer guziak aurkituko dituzu hemen!

    Informatika tailerra

    Numerikoa ezagutzeko eta lehen irakaspenak ukaiteko tailerra.
    Goizean 9:30etik 12:00etara (ordenagailua) eta arratsaldean 13:30etik 16:00etara (tauleta eta smartfonoa).

    Urrian, asteazkenero.
    La Fibre 64 sindikatuarekin elkarlanean.
    Urririk - Izena eman behar GEUZaren aldean

    Ongizate tailerrak

    CLICaren prebentziorako ekintza, zure burua zaindu 60 urtetik gora ere.
    Tailerrak 14:30etik 16:30era
    Baionako CLICak eta Ziburuko GEUZak antolaturik    
    Datak: 

    • Urriaren 25a
    • Azaroaren 22a
    • Abenduaren 13a
    • Urtarrilaren 17a
    • Otsailaren 28a
    • Martxoaren 28a
    • Apirilaren 25a
    • Maiatzaren 23a  
    • Ekainaren 27a
    Urririk - Izena eman behar GEUZaren aldean 

    Nire osasunaren giltzak 

    Nork bere osagarria zaindu 7 saioren denboran.
    Tailer ludiko eta dinamikoak.
    Tailerrak 10:00etatik 12:00etara, salbu azken tailerra, 13:00etara, taldeka apailatutako bazkaria partekatzeko.
    Baionako CLICak eta Ziburuko GEUZak antolaturik.
    Azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 12 eta 19an, astelehenak.
    Urririk - Izena eman behar GEUZaren aldean 

    Beaujolais bazkaria

    Beaujolais arnoa ospatzeko bazkari alaitua, musika eta dantzarekin, azaroaren 24an, Bordagaineko Dorrean! 
    Thierry Etchegarayk alaiturik.
    Prezioak eta erreserbak: GEUZa 

    Ziburuko GEUZa:
    05 59 47 92 87
    ccas@mairiedeciboure.com