FUNTZIONAMENDU KARGAK EGONKORTUAK 2023AN, EMENDATUAK 2024
2023an, soldata kargak murriztuak izan dira; indize puntuaren emendioa, uztaileko goratze berria eta erosahalmen saria orekatuak izan dira soldata kargaren menperatzeari esker.
Aldi berean, argindar kostuaren emendioa ere murriztua izan da, prezioak mantentzeko Estatuak plantan ezarri duen laguntzari esker, baita Ziburuko hiriak 2022ko azaroan plantan ezarri duen hiriko argien erreformari esker ere. Neurri honek kontsumoa %40z ttipitzeko bidea eman du, tokiko finantzabideetan eragin zuzena duelarik.
Haatik, 2024rako, inflaziorako joera nagusituko da, kargen %4,65-eko goratzearekin.
2023ko aurrekontuaren %97 gauzatua eta bideratua izan da
Hiriak aurrekontuan zehaztutako egitasmoen %97 gauzatua eta bideratua izan da, besteak beste mediatekaren modernizatzearekin, elkarteen etxearen zaharberritze termikoarekin, Itsasargiko, Semaforoko karriken eta Larrungo etorbidearen tratatzearekin, Untxin aparkalekua iragazkor bihurtzearekin, elbarrituendako plataforma altxagarri baten ezartzearekin elizan.
2024rako, abiatutako politika aitzina eramatea
Bizitegi helgarriak ekoiztea
Hiriak alokatzaile sozialekin eta etxe eragileekin abiatutako lana jarraitzen du bizitegi helgarri gehiago sortzeko. Adibide gisa, Aristide Briand eskola belaunaldien arteko egoitza soziala bihurtzea. Obrak 2024. urte hastapenean hasiko dira, adinekoak eta familiak aterpetzeko xedez.
Ziburu hiri iraunkorra eta erresilientea bihurtzea
Zenbait ekintza dira aurreikusten:
• Kostu energetikoa murriztea, izan eremu publikoan, hiriko argiak itzaltzearekin egina izan den bezala, edo eraikin publikoetan, hala nola herriko etxean, 2023. urte hondarrean elkarteen etxearen zaharberritze termikoko obren harira;
•
Argindarraren ekoizpena garatzea hiriko zentro teknikoko teilatuan plaka fotovoltaikoan jarriz
•
Kirol zelaiko sarbidearen antolaketa proiektuak lurra iragazkor bihurtzea eta euri-urak biltzeko ontzi baten jartzea barne hartzen ditu;
•
Gogoeta lan bat abiatua izan da AHIK64, eskoletako zuzendariak, irakasleak, gurasoak, haurrak eta hiriko langileekin eskoletako jostalekuei buruz, orain arte osoki mundrunez estaliak direlarik. Gogoeta zabalagoa izanen da, espazio banaketa ere izanen baita aipu.
•
Hitzartze lan bat ere abiatua izan da Departamendua, Azkaine, Donibane Lohizune eta Urdazuriko Bartetan dabiltzanekin, Bartak naturagune kaltebera sailkatuak izan berri direlarik
Eskolako bizi ingurumena hobetzea eta gurasotasuna laguntzea
Haurtzaro - gaztaroaren arloan, gogoeta lan bat abiatua izan da AHIK64, eskoletako zuzendariak, irakasleak, gurasoak, haurrak eta hiriko langileekin eskoletako jostalekuei buruz, orain arte osoki mundrunez estaliak direlarik. Gune horien erabilera eta erabiltzen dutenen ongizatea ere izanen baita aipu bat.
Gizarte ekintza azkartua
A. Briand belaunaldien arteko egoitzaren beherea berrantolatua izanen da GEUZa eta Iduski Ederra kluba aterpetzeko. Hiri barnea, zerbitzuetatik eta azpiegituretatik hurbil izanik, Ziburutarrei helgarriagoa izanen zaie.
GEUZaren aurrekontuari Hiriak esleitzen dion diru laguntza, iaz emendatua izan zelarik, mantendua izanen da aurten, behartsuei zuzendutako zerbitzuak azkartzeko.
Kultur ekintzaren jarraipena, elebiduna, helgarria, belaunaldien artekoa
2021ean zerbitzua sortua izan zenetik, hiriko programazioak bere publikoa topatu du. Kultur ekintzak aitzina jarraituko du, beti helgarriak, elebidunak, belaunaldien artekoak eta kultur anitzekoak diren proiektuekin. Elkarteei esleitutako zuzkidurak mantenduak izanen dira.
Bizi ingurumena hobetzea auzotegietan
Azkenik, auzotegietako bizi ingurumena hobetzeko indarrak jarraitzen ditugu. Aurten Abeberry etorbidean sare idorrak lurperatzeko eta bidea konpontzeko obrak eginak izanen dira