23-24 denboraldi kulturalaren estreinaldia irailaren 23an

Sailak/Tags
    raz

    2023-2024 denboraldi kulturala estreinatzeko, zirku, dantza eta musika arloko artistak jarriko dira Zokoan, olerkiz jositako arratsalde harrigarri eta oparo baterako!

    Irailaren 23a

    Urririk - Denentzat - Hitzik gabe

    16:00 - Lichen

    L’Envolée Cirque konpainia (Romainville)

    Lichen ikusgarriak gorputzez gorputz organiko bat eskaintzen du, ohiz kanpoko zirku tresna baten gainean. 

    Lurrean eta airean, gorputzak malgutasunez eta erronkaz jolasten dira grabitatearen legeekin, gora doaz, bata besteari lotuz, bata bestearekin bat eginez. 

    Zuzeneko musika oniriko batek lagundurik, bi akrobatak izadian dauden harremanetan inspiratzen dira, aireko koreografia hunkigarria aurkezteko.

    Altxor natural batean kokatutako arte-une zirraragarria.

    • Zokoako hondartza

    17h - In Situ

    BurnOut konpainia (Île-de-France)
    Hip hop mugimenduan hazia, Jann Gallois artistak dantza garaikideko eszena ospetsuenen mirespena beretu du, aldi berean intimoa eta sutsua den munduari esker.
    In Situ ikusgarriarekin, eremu publikora itzultzen da "mota orotako" koreografia batekin, oparoa, berezkoa, sekulako bizipoza erakutsiz.
    Lau dantzari ibiliko dira hirian gaindi eta Zokoako pilota plazaz jabetuko dira aire garbi bafada artistiko bat eskaintzeko.

    Zokoako pilota plaza

    18h - Ilusio Handiaren Karabana - La Caravane de la Grande Illusion

    La Grande Illusion liburu saltegia (Hendaia)

    Bigarren elkarlan honetarako, La Grande Illusion liburu saltegiak bere karabana jarriko du Zokoako pilota plazan dantzatzeko DJ saio baterako!

    • Zokoako pilota plaza

    Edatekoa eta jatekoa proposatua izanen zaizue 17:00etatik goiti, Zokoako pilota plazan.