2026ko Bixintxoak: besten estreinaldi ofiziala

Sailak/Tags
    raz

    Bixintxoko bestak berriz datoz!

    urtarrilaren 16a, ostirala, 18:30etik goiti

    Zatozte urtarrilaren 16an, ostirala, 18:30ean Koxe Basurco karrikara Ziburuko tokiko bizitzaren hitzordu nagusi horren estreinatzeko. (Pilota plazako karpapean eguraldi txarra izanez gero.)

    Tradizioak eskatzen duen bezala, Ana txotxongilo erraldoia itsasora aterako da ziburutarrengana joateko eta haiekin urte berriaren hastapena ospatzeko lagun arteko giroan.

    Gaualdia musika-ibilaldi batekin hasiko da. Bilduko dira:

    • Marinelak Danborrada
    • Ikastetxeen Danborrada,
    • Ziburuko Estudiantina,
    • Ziburu Euskaldun
    • Begiraleak.

    Des Vents et Marées konpainiak ere desfilean parte hartuko du, biztanleen kontakizunetan oinarrituriko karrika-sorkuntza poetiko eta parte hartzaile batekin.
    Ustekabe ederrak biziko dituzue!

    Kontzertuak herriko etxearen karpapean

    • 20:00: Kaskarot Banda
    • 21:30: Karma
    • 22:45: Panda Valium

    Edantegia
    Marinela ikastetxeko ikasleen guraso elkartea karpapean izanen da gaualdia osoan zehar.

    Zatozte saldoan besta, musika eta lagun arteko une horren partekatzeko, Bixintxoko bestak elkarrekin estreinatzeko!

    EGITARAU OSOA 

    2026ko urtarrilaren 16tik 25era

    Hiriak elkarrekin partekatzeko ekitaldi, tradizio eta besta unez dardaratuko du. Kontzertuak, ekitaldiak, hitzordu nagusiak ttipi eta handientzat...
    Zatozte saldoan!

    Egitarau osoa HEMEN