Ziburuk begiak zabaltzen ditu
Ziburun, kultura begiak zabaltzeko gomita da. Istorio berriak, bizi bide berriak eta mundua bizitzeko beste bide batzuk ezagutzeko eta harritzeko gomita. Irailetik abendura, kultura-denboraldiak hitza ematen die gure garaia eta zeharkatzen ditugun erronka nagusiak galdekatzen dituzten artistei. Dantza, zirkua, musika, txotxongiloa eta kontalaritzaren bitartez, arte-emanaldiek oroimena, transmisioa, nortasuna, erbestea, elkartasuna, bizidunen munduarekiko lokarria eta elkarrekin amesteko dugun gaitasuna aipatzen dute.
Ikuskizunak, kontzertuak, besta ekitaldiak eta hurbileko hitzorduak aldizkatuko dira denboraldi berri horretan zehar, xede berarekin: esperientzia hunkigarriak eta denei helgarriak eskaintzea, non kultura azaltzen, partekatzen eta denen artean sortzen den.
Kultura-denboraldiaren estreinaldia
Irailaren 12a, larunbata
Kirol Zelaia
Urririk
Kultura-denboraldi bat estreinatzea, oroz gainetik, elkarretaratzeko aukera da..
Irailaren 12an, larunbata, Kirol Zelaiak ikusleak aterpetuko ditu lagun arteko gaualdi goxo baterako: tailerrak, ikuskizuna, musika, dantza eta animazioak. Ezagutzaz eta zirraraz josiriko denboraldi berriaren estreinaldia elkarrekin ospatzeko gomita.
Egitaraua
Artegintza tailerrak eta liburutegi joankorra
17:00etatik 18:00etara
Zirkuko
arteetan trebatu Vol’Arte elkartearekin, hiri-dantzak ezagutu Break’in Studio
elkartearekin, liburutegi joankorraz gozatu mediatekari esker, baita zurezko
joko handiez ere La Grande Illusion elkarteari esker.
DJ saioa
19:00etatik 20:00etara
Break’in Studio elkarteak proposaturiko hip
hop erakustaldiaren ondotik, La Grande Illusion elkarteak proposaturiko besta
unea.
EKITALDI NAGUSIA: “Irudikeria” (Besta egun bat)
Dyptik konpainia (Saint-Etienne)
18:00 - 19:00 -
Denentzat 8 urtetik goiti
Mugimenduaren indarrak eramanik, sorkuntza koreografiko horrek hiri-dantza eta
dantza garaikidea nahasten ditu, eremu publikoa topagune bihurtuz.
Zisjordaniako Balata iheslarien kanpamendua duelarik iturri, erbestea,
zapalkuntza, askatasuna eta itxaropen kolektiboa aipatzen ditu indarrez eta
olerkiz.

Atsedenaldi gozoa
Arratsalde eta gaualdi osoan zehar, janari-kamioiak izanen dira lekuan berean:
- Gabrielle etxea: olatak eta edariak
- Slkama : Siriako jakiak.
Argibide
baliagarriak
2026ko irailaren 12a, larunbata
Kirol Zelaia
Sarrera libre – Denentzat
Txarteldegia: https://billetterie-ciboure.mapado.com/
MAPA
@Komcebo

