ravel festibalaren ohiz kanpoko edizioa
Maurice Ravelen sortzearen 150. urteburua kari, bere musika joko dute artista handienek: Ziburun sortu zen ospe handiko musikagilearen obrak ezagutzeko parada paregabea.
★ 08/29a, ostirala
Zatozte San Bixintxo elizara Ziburuko lehen hitzordurako, bi pianoko errezitala entzuteko, Kirill Gerstein eta Thomas Adès bikote distiratsu eta konplizearekin.
★ 08/30a, larunbata
Ohiz kanpoko lekuek, hala nola Zokoko Gotorlekuak eta Egiategiko sotoek nehoiz ikusi gabeko arte-proposamenak aterpetuko dituzte, duela 100 urte zendu zen Erik Satie ikonoklasta omentzeko eguna kari. Eguna bukatzeko, bi ahots-obra nagusi aurkeztuko ditu Barbara Hannigan kantari kanadarrak, beste artisten artean, San Bixintxo elizan.
★ 09/02a, asteartea
San Bixintxo elizan pianorako Ravelen obra guziak durundatuko dute, nazioarteko agertokiko bi artista nagusiek interpretaturik: Bertrand Chamayou eta Pierre-Laurent Aimard. Biharko artista handiak diren Ravel akademiako gazteek osatuko dute egitaraua.
★ 09/04a, osteguna - 09/05a, ostirala - 09/06a, larunbata
Azkenik, Les Récollets – Errekoletoak AOIZak ganbera-musika estiloko bi kontzertu aterpetuko ditu, artista handiek emanik (Jean-Guihen Queyras, Nicolas Baldeyrou, Jean-Frédéric Neuburger…) irailaren 4 eta 5ean. Irailaren 6an izanen da doinu herrikoiei eskainiriko egunaren harira antolaturiko kontzertua, Ravelen obrak eta musika tradizionalak nahasiko dituena.
Egitarau osoa eta erreserbak: www.festivalravel.fr