2025eko ekainaren 26ko hiriko kontseilua

Sailak/Tags
    raz

    Hautetsiak bildu dira ekainaren 26an, osteguna, hiriko kontseiluan, Herriko Etxeko ohiko arazoak tratatzeko.  

    Ipar Euskal Herriko Tokiko Lur-funtsen Erakunde Publikoaren hitzarmena

    Ziburuko Herriko Etxeak erabil daitezkeen lur funts guti ukaiteko zailtasunari buru egin behar dio bizitegi helgarriak ekoizteko, epe ertain eta luzean, edo saltegien jartzea ahalbidetzeko.

    Halaber, Herriko Etxeak agertzen diren aukerak baliatu nahi ditu lehentasunez erosteko eskubidea erabiliz, etxebizitzetarako eta saltegietarako lur funts erreserba bat osatzeko xedez.

    Ipar Euskal Herriko Tokiko Lur-funtsen Erakunde Publikoak Herriko Etxeak horrelako erosketak bideratzen laguntzen ditu.

    Ondorioz, herriko kontseiluak bi ondasun hauek erosteko bi hitzarmen onartu ditu: 
    -          Jean Jaurès etorbidearen 60. zenbakian kokaturiko etxe bat 
    -          Iturriaren karrikaren 19. zenbakian kokaturiko merkataritza-lokal bat. 
    Hitzarmen horiek Herriko Etxeak TLEPari ordaintzeko moduak eta epea finkatzen ditu

    Jaun auzapezaren hitz hartzea Donibane Lohizuneko poliklinikaren larrialdiei buruz

    Herriko kontseilua hasteko, jaun auzapezak Donibane Lohizuneko poliklinikaren larrialdiak hestearen aurka dela gogorarazi du. Kontularitza mailakotzat daukan erabakiaren parean bere haserrea adierazi nahi izan du, zerbitzu publikoaren urratze bat dela azpimarratuz, osasunerako funtsezko eskubidea zalantzan jarriz

    Larrialdi zerbitzu hori gure lurraldeko arta-eskaintzaren elementu nagusi bat da eta bizi eremu oso baten biztanleriaren beharrari erantzuten dio, Ziburu barne.

    Jaun auzapezak Donibane Lohizuneko larrialdiak mantentzea eskatu du ofizialki, eta hitzartze bat irekitzea berehala tokiko eragile guziekin, lurraldeko beharrei egokituriko medikuntza-erantzun bat eraikitzeko. Horrez gain, herriko kontseilari guziak eta ziburutar guziak manifestaziora joatera akuilatu ditu, ekainaren 27an, ostirala, 19:00etan, poliklinikaren aitzinean