Urtarrilaren 17tik 26ra, Bixintxoko bestak izanen dira, hiriak eta Besta Batzordeak elkarrekin antolatutako egitarauarekin. Bestaren segurtasuna bermatzeko eta karruselen jartzea ahalbidetzeko, urtero bezala, zirkulazioa eta aparkatzea egokituak izanen dira. Hona modu nagusiak.
Hiriko pilota plazan eta Camille Jullian plazan
Zirkulazioa eta aparkatzea debekatuak izanen dira urtarrilaren 13tik, astelehena (8:00), 27ra, astelehena (14:00), karpa eta karruselak jartzeko.
Ravel kaian
LAparkatzea debekatua izanen da urtarrilaren 14tik, asteartea (14:00), 27ra, astelehena (14:00), iheslarien biribilgunea eta Auverniako Dorrearen plazaren artean, karpa eta karruselak jartzeko.
Zirkulazioa debekatua izanen da bi asteburuetan, urtarrilaren 17tik, ostirala (18:00), 19ra, igandea (20:00), eta urtarrilaren 24tik, ostirala (18:00), 26ra, igandea (20:00), baita urtarrilaren 22an ere asteazkena (12:00-20:00).
Saihesbideak plantan ezarriak izanen dira.
Bourousse karrikan
Zirkulazioa debekatua izanen da bi asteburuetan, urtarrilaren 17tik, ostirala (18:00), 19ra, igandea (20:00) eta urtarrilaren 24tik, ostirala (18:00), 26ra, igandea (20:00).
Gabriel Delauney karrikatik, kontrako aldetik Bourousse karrikan gora doan bidea hartzeko baimena utziko zaie bertako biztanleei, Bourousse karrikara eta karrika itsura hel daitezen.
Iturriaren karrikan eta Ramiro Arrue karrikan
Zirkulazioa eta aparkatzea debekatuak izanen dira bi asteburuetan, urtarrilaren 17tik, ostirala (14:00), 19ra, igandea (20:00), eta urtarrilaren 24tik, ostirala (14:00), 26ra, igandea (20:00), bi karriketan.
Iturriaren karrikari dagokionez, urtarrilaren 14tik 26ra, ibiltzeko norabidea alderantziz ezarriko da eta Auverniako Dorrearen plazatik izanen da helgarri eskaileraren karrikarantz.
Urtarrilaren 17ko estreinaldi gaualdirako neurri bereziak
Urtarrilaren 17an, ostirala, besten estreinaldirako antolatua den desfilea kari, zirkulazioa arrunt nahasia izanen da 18:00etatik 20:00etara ondoko bideetan:
- Koxe Basurco karrika (abiatzea)
- Jean Poulou etorbidea
- François Turnaco karrika
- Marinela merkataritza gunea
- François Mitterrand etorbidea
- Jean Jaurès etorbidea
- Eskaileraren karrika
- Iturriaren karrika
- Auverniako Dorrearen plaza
- Maurice Ravel kaia
- Camille Jullian plaza
Horrez gain, zirkulazioa debekatua izanen da 17:30etik goiti, ekitaldiaren denboran, honako karriketan:
- Ramiro Arrue karrika
- Agorreta karrika, 27. zenbakitik aitzina
- Turnaco karrika, F. Mitterrand eta Errepira etorbideen artean.
- Auverniako Dorrearen plaza
Urtarrilaren 18ko Bixintxoko lasterketarako neurri bereziak
Lasterketaren denboran, 9:00etatik 12:30era, Ramiro Arrue, Agorreta (27. zenbakitik aitzina) eta Pocalette karrikak eta Auverniako Dorrearen plaza hetsiak izanen dira.
URTARRILAREN 18, 25 etA 26ko desfileak
Azkenik, Besta Batzordeak desfileak antolatuko ditu hiri barneko karriketan, pilota plaza eta Marinela inguruan. Eremu horretan, zirkulazioa nahasia izanen da egun hauetan :
- urtarrilaren 18a, larunbata, 17:00etatik 20:00etara;
- urtarrilaren 25a, larunbata, 17:00etatik 19:00etara;
- urtarrilaren 26a, igandea, 10:00etatik 20:00etara.