2025eko Bixintxoak: estreinaldia urtarrilaren 17an

© MAPIRUDI

Sailak/Tags
    raz

    Urtarrilaren 17tik 26ra, Bixintxoko bestak izanen dira, hiriak eta Besta Batzordeak elkarrekin antolatutako egitarauarekin. Bestak estreinatzeko, Ziburuko karriketan ibiltzera gomitatzen zaituztegu, musikaren soinuan, Añaren ondoan! 

    Bixintxoko estreinaldi ofiziala: berriki argitan ezarria 

    2023an, ekitaldia berriz abiatu bezain laster, hiriak tokiko bizitzan saihestezina den unea argitan ezartzeko erabakia hartu zuen. Ziburutarrak herriko etxeko balkoi azpian biltzera gomitatuak izan ziren, 2023ko besten egiazko estreinaldi baterako. Ekitaldi horren arrakastaren ondorioz, hautetsiek gaualdia aberastu nahi izan zuten, une sinboliko eta bateratzaile indartsu bat proposatuz.

    Aña, historia sinboliko eta bateratzailea dakarren pertsonaia

    Ildo horretatik, 2023ko urritik 2024ko urtarrilera, ziburutarrek txotxongilo erraldoia eraiki zuten, Aña, KiLiKA konpainiaren arte-antolakuntzapean. Lehenago, lan bat eramana izan zen badiako ondarearen pertsonaia sinbolikoaren historiari buruz. Horrela, lehen aldikotz aurkeztua izan zitzaion publikoari 2024ko Bixintxoko besten estreinaldia kari, ekitaldi horretarako osatua izan zen ikastetxeetako Danborradak eta tokiko kultura-elkarteek lagundurik (Marinelak Danborrada, Ziburuko Estudiantina eta Ziburu Euskaldun).

    Ziburuko bizitzan saihestezina den hitzordu horretarako, eta tradizio berriari jarraitzeko, Aña txotxongilo erraldoia itsasotik aterako da ziburutarrekin biltzeko eta haiekin urte hastapena ospatzeko.

    2025eko Bixintxoko estreinaldia: urtarrilaren 17an, 18:30ean

    Parte hartzaileak, Marinelak Danborrada eta honen ikastetxeetako Danborrada, Ziburuko Estudiantina, Ziburu Euskaldun, Begiraleak eta Kaskarot Bandaren musikarekin ibiltzera gomitatuak dira, lagun arteko giro beroan. KiLiKA konpainiak eta Ziburuko hiriak sorpresa handi-handia apailatu dute 2025eko Bixintxoko bestetarako!

    Bixintxoko lasterketa urtarrilaren 18an, berotzeko!

    Eta besta giroan sartzeko, Ziburuko ikastetxeetako ikasleen gurasoek, Hiriarekin partaidetzan, Bixintxoko lasterketa berriz antolatuko dute. Karriketan gaindi ibiliko da urtarrilaren 18an.

    • Ibilaldiaren abiatzea (6,5 km): 9:30
    • Helduen lasterketaren abiatzea (10 km): 10:00
    • Nerabeen lasterketaren abiatzea (3 km): 10:15
    • Haurren lasterketaren abiatzea: 11:30.

    Hiriko lasterketa hori Zurekin elkartearen eta Ziburuko ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteen faboretan antolatua da.

    Izena eman hemen edo pilota plazan egunean berean.

    Edatekoa eta jatekoa lekuan berean.

    Argibideak: 06 50 74 86 56.

    Bixintxoko bestak urtarrilaren 26a arte

    Proposatuak izanen zaizkizue betiko bazkariak, mus txapelketa, odolki eta fandango txapelketa eta karrikaldiak! Urtarrilaren 18 eta 25ean, pilota plazako karpak dardaratuko du Besta Batzordearen rock, pop eta elektro musika egitarauarekin

    URTARRILAREN 18a, LARUNBATA

    • 10:00etatik goiti: Pilota txapelketaren finalak Ttiki trinketean - 3. S. 10:00 / 2. S. 11:00 / 1. S. 12:00
    • 17:00: Kaskarot Bandaren desfilea karriketan
    • 20:30etik goiti: Kontzertuak karpapean: 20:30: Andoni Oilokiegi / 22:00: Atzarbale / 00:00: Tatxers / 02:00: DJ Üzkülüz

    URTARRILAREN 19a, IGANDEA

    • 9:00etatik goiti: Bestetako txapelketa, Ziburuko tiroketa Elkarteak antolaturik. Ondotik, denei irekitako bazkaria (txarteldegia lekuan berean, egunean berean)
    • 10:30: Bixintxoko meza ospetsua, abesbatzek alaiturik. Ondotik, ohore dantzak Begiraleak taldearekin
    • 11:30: Bixintxoko odolki txapelketa, (izen ematea Besta Batzordearen aldean 10:00ak aitzin), Kuxkuxtu txarangak alaiturik
    • 12:00: Ohorezko hurrupaldia, Ziburuko hiriak eskainirik
    • 15:00: Errugbi partida, Ziburuko Errugbi Taldea vs Puyoo
    • 17:00: Fandango txapelketa Begiraleak alaiturik
    • Izen ematea Ziburuko turismo bulegoaren aldean: 05 59 47 64 56 / ciboure@otpaysbasque.com edo lekuan berean, egunean berean, 16:30etik goiti
    • 18:15: Mutxikoak Begiraleak taldearekin

    URTARRILAREN 24a, OSTIRALA

    • 19:00: Mus txapelketa - parrokiako gelan - Xehetasunak: 06 68 43 69 58. Izen ematea lekuan berean 18:00etatik goiti

    • 20:00: Donibane Ziburuko gaztetxeak antolatutako gaualdia, karpapean: 20:30: Mirabe / 22:00: RTZ / 00:00: Panda Valium

    URTARRILAREN 25a, LARUNBATA

    • 14:30etik goiti: Haurrendako animazioak karpapean, herriko kirolekin - GAIA elkartea
    • 15:30: Traineru estropada badian - 2025eko Iparraldeko Traineru Desafioaren bigarren igandea - (Urdazurin, itsasoa kexu izanez gero)
    • 17:30: Aboliçao capoeira batukadaren desfilea karriketan

    • 19:30etik goiti: Kontzertuak karpapean: 19:30: Punttu Kakotx / 20:30: Maskak / 22:00: Gozategi / 00:00: Patxamama

    URTARRILAREN 26a, IGANDEA

    • 8:00etatik goiti: Urdazuriko golfa - Ziburuko Hiriaren saria 
    • 10:30: Karrikaldia Marinelak danborradarekin
    • 11:00: Karrikaldia Mad Jig Pipe Band xirolarruekin 
    • 12:00: Kantaldia iturrian Ziburu Euskaldun elkartearekin
    • 13:00: Besten bazkaria karpapean, Alaiak taldeak alaiturik 
      30€: Oilo salda / Odolkia - saiheskiak - purea / Gasna / Errege bixkotxa / Kafea eta arnoa
      BAZKARIA ERRESERBA DAITEKE URTARRILAREN 10etik 25era, 12:00etan: BESTA BATZORDEA
      Ostirala: 18:00 - 20:00 / Larunbata: 10:00 - 12:00 eta 15:00 - 18:00 / Igandea: 10:00 - 12:00
      URRIRIKAKO JOAN-JINKARIAK: BILGUNEA “CHEZ VANENTIN” JATETXEAREN AITZINEAN
      Ostirala, 17a: 00:00 - 3:00 / Larunbata, 18a: 00:00 - 05:00 / Larunbata, 25a: 00:00 - 3:00
    EGITARAU OSOA DESKARGATU

    FERIA: URTARRILAREN 17tik 26ra

    besten denboran, zirkulazioari eta aparkatzeari lotutako nahasmenduak aurkitu hemen.