2025eko auzotegietako batzordeen biltzar nagusiak

Sailak/Tags
    raz

    Urtero bezala, hiriak biztanleekin elkartzeko hitzorduak antolatzen ditu, auzotegietako batzordeen biltzar nagusien bitartez: iragan den urteko lanei, etorkizuneko proiektuei buruz trukatzeko aukera, baita auzotegiari buruzko puntua egiteko ere, auzotegietako batzorde kideekin.

    2025eko datak: 18:30

    • 03/31: Erreka Zahar // Hitzordua Labatbaitan (Béthanie)
    • 04/03: Oihan-Alde - Miguelenia // Hitzordua Marinela ikastetxean 
    • 04/07: Marinela-Zubiburu // Hitzordua Marinela ikastetxean
    • 04/10: Zokoa // Hitzordua Jules Ferry ikastetxe ohian
    • 04/14: Hiri barna – Gurutze Gorria // Hitzordua Kaskarotenea ikastolan
    • 04/17: Bordagain – Sopitenia // Hitzordua Bordagaineko dorrean

    Auzotegiko batzordea, zer da? 

    Hiriko zerbitzuekin eskuz esku diharduten auzotegietako batzordeak Hiriak sorturiko trukada eta hitzartze instantziak dira, egitasmo kolektiboak biztanleekin apailatzeko xedez. Beren hiriarendako, auzotegiarendako pentsatutako proiektuetan engaiatu nahi duten biztanleek dituzte batzordeak osatzen.

    Lehendakari bat eta idazkari bat hautatzen dute, eta beren ordezkariei aurkezten dizkieten gaiak lantzen dituzte elkarrekin. Hiriko kontseilu batek ere osatzen du batzordea, hiriko taldearekin lotura segurtatzeko gisan proiektuak gauzatzean. 

    Zer egitasmo mota apaila dezake auzotegi batzordeak? 

    Egitasmo kolektiboak dira beti aipagai: liburu kutxa bat jartzea, giro goxoko ekitaldiak antolatzea, auzotegietako bestak, auzotegietako konpostagailu bat jartzea, ibilbide batzuk (berriz) irekitzea, hondartzak garbitzeko ekitaldiak, etab. 

    Nola bilakatu batzorde kide? 

    Auzotegian bizi den heldu oro sar daiteke bere auzotegiko batzordean, kide aktibo gisa. Horretarako, zure batzordearekin harremanetan sartu behar zara: 

    Argibide gehiago hemen