Ttipi ala handiendako abentura
Agorrilaren 24an, igandea, 21:30ean, pilota plaza aire zabaleko zinema gela bihurtuko da “Irati - Oihanzaina” filmaren emanaldirako.
Epopeia fantastikoa eta kultura-omenaldiaren artean, Irati filmak euskal ondarearen aberastasuna ezagutzera gomitatzen ditu ttipiak ala handiak. Familia-film honek historia, mitologia eta abentura nahasten ditu, antzezpen gurbil batek eta VIII. mendeko Pirinioetako paisaia zoragarriek eramanik. Libertimendua eta transmisioa batzen dituen zinema-obrak herri baten erroak ospatzen ditu bilaketa pilpiratsu baten bidez.
Paul Urkijo Alijoren "Irati - Oihanzaina"
Laburpena:
VIII. mendean, gerlari giristino eta musulman talde bat Pirinio paganoetan gaindi dabiltza, leize batean Karlomagnoren altxorra aurkitzeko itxaropenarekin. Biztanleek diotenez, jainkosa boteretsu bat bizi da bertan: Mari. Eneko deituriko noble gazte bat Pirinioetako oihanetan sartzen da, bere aitaren gorputzaren bila. Irati izeneko neska misteriotsu batek Eneko lagunduko du bere abenturetan, magikoa bezain liluragarria den mundu mitologiko batean barna.
Le Sélect Cinéma eta Euskal kultur erakundearekin lankidetzan