Kultura-egitarau ausart baten bitartez, Maurice Ravel eta bere haurtzaroa eta goiargia markatu dituzten euskal lurren arteko lotura sakona azpimarratu nahi dugu.
Urte osoan zehar, musika, erakusketak, antzerkia, hitzaldiak edo zirkuko arteak nahasiko dira esperientzia aberatsa eta anitza eskaintzeko xedez.
Urteburu hori funtsezko lan bat eramateko aukera ere izanen da, lurraldeko ikastetxe eta mediateketan antolatutako bitartekaritza ekintzen bitartez.
Sortu eta 150 urte geroago, Maurice Ravel-ek bi hiriak batzen ditu egitarau bakar baten inguruan, bere denboraz kanpoko obra eta ondarea (berriz) ezagutzera gomitatuz. Orduan, jakin-mina piztu eta zatozte gurekin arte-, kultura- eta oroz gainetik musika-urte berri bat bizitzera!
egitarau osoaren liburuxka deskargatu hemen
Laster Ziburun!
Ravel-en inguruan / IPARRALDEKO ORKESTRA
Ravel-en Introduction et Allegro obra harpalari baten bizitza puntuztatzen dituen obra enblematikoetariko bat da. Obra hori sokazko kuartetoa, flauta, klarinetea eta harpa nahasten dituen ohiz kanpoko musika talde batentzat idatzia izan zen.Harpari eta Maurice Ravel musikagileari eskainitako egitaraua osatzeko, Orkestrak Ma Mère l’Oye (Nire ama antzara) berriz ezagutzera gomitatzen zaituzte, hastapenean haurrendako libertimendu gisa sortua izan zen obra, Charles Perrault idazlearen testuek lagundurik.
Apirilaren 4a, ostirala, 20:00, Les Récollets - Errekoletoak AOIZaren kapera
- Prezio betea 16 €
- Aitzin salmenta 12 €
- Prezio apaldua 10 €
- Urririk 22 urtez pekoak
- Izena emanez Kontzertua
Estudiantinak Ravel topatzen duelarik ZIBURUKO ESTUDIANTINA
Aurten, Ziburuko Estudiantinak, gitarrez eta mandolinaz osatutako ehun urteko orkestra, Maurice Ravel Ziburuko maisu handia eta, oro har, frantses musika omentzeko kontzertu bat proposatuko du. Ravel, baita Fauré, Bizet, Debussy, Massenet, Saint Saëns eta beste hainbeste artistek ere osatuko dute egitaraua.
Maiatzaren 31, larunbata, 20:30, San Bixintxo eliza, Ziburu
- Prezioa: bakoitzak nahi duena