2025-2026ko kultura-denboraldiaren egitaraua

Sailak/Tags
    raz

    Denboraldi bat elkarrekin dardaratzeko!
    Urririk – Denentzat

    denboraldi bat elkarrekin dardaratzeko

    Zirkuaren kemenak eta artista eta biztanleen arteko topaketek markatu zuten lehen urte erdia. 2026. urtea gogo berarekin hasten da: Ziburu arte, zirrara eta historia partekatuen erritmoan dardaratzea.

    EGITARAUA OSOA

    Erreserbatzea

    Kultura hiriaren bihotzean

    Urtarriletik uztailera, kultura berriz zabalduko da hiri osoan: mediatekan, Guy Poulou erabilera anitzeko gelan, Errekoletoen kaperan, baita ikastetxeetan, auzotegietan eta eremu publikoan ere. Antzerkia, ipuinak, dantza, musika eta zirkuko arteak gurutzatuko dira lotzen gaituena kontatzeko: oroimena, transmisioa, jakin-mina, ikasteko eta elkarrekin amesteko gogoa.

    Denei helgarri zaien kultura bat

    Denek guziz goza dezaten, 2026ko kultura-denboraldia osoki urririk bihurtzen da, arte-sorkuntza denei helgarri egiteko xedea argiki erakutsiz.

    Belaunaldien arteko proiektu parte hartzaileak

    Belaunaldi arteko proiektu parte hartzaileak izanen dira denboraldi honen bihotzean. Haurren, nerabeen, adinekoen eta aristen ahotsak nahasiko dira nehoiz ikusi gabeko talde-sorkuntzetan. Trukaketa horien bitartez, lurralde oso batek du bere historia kontatzen eta berriz asmatzen.

    Heroi arruntak ezagutzera

    Denboraldiaren bigarren zati honek heroi arruntak ohoretan ezarriko ditu: egunerokotasuna eta arte-hausnarketa beren jestu eta engaiamenduen bidez hazten dituzten emazte eta gizon horiek, izan gazte ala zahar, ezagunak ala ez.

    Besta giroko uda herrikoia

    Uda heldu orduko, Ziburuko hiriak musika eta irakurketa ospatuko ditu Ciboure part en livre – Ziburu hartu liburu ekitaldiarekin, auzotegietako ateak bestari, musikari eta irakurketari zabal irekiz, giro alai, poetiko eta herrikoian.

    Ziburu irudikatzen duen denboraldia

    Sortzailea, begitartetsua eta bizia, 2025-2026ko kultura-denboraldia geroari buruz itzulia da, lokarriaren indarra eta partekatzeko atsegina nehoiz ahantzi gabe.

    Egitaraua

    • Urtarrilaren 16a, ostirala 
      Binxintxoko Besten estreinaldi-gaualdia 
    • Otsailaren 7a, larunbata 
      Vivaldi & Corelli, antze italiar handia kontzertua 
    • Martxoaren 13a, ostirala 
      Urdin konpainiaren Ez naiz bihozminez hiltzen diren horietakoa ikuskizuna
    • Martxoaren 15a, igandea 
      Tutti taldearen 3pM ikuskizuna
    • Apirilaren 8a, asteazkena 
      Kaskaroten ibilaldia: "Ziburu, oroimen bizia"
    • Apirilaren 15etik 25era
      Ipuin festibala
    • Maiatzaren 7a, osteguna
      Kankarro konpainiaren Kankarro ikuskizuna
      EKO Zirkuko Pirinioak proiektuaren harira aterpeturiko ikuskizuna, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bitartez Europar Batasunak diruz laguntzen duen elkarlana
    • Maiatzaren 22a, ostirala 
      Le Polpesse konpainiaren Kasu zure buruari ikuskizuna
      EKO Zirkuko Pirinioak proiektuaren harira aterpeturiko ikuskizuna, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bitartez Europar Batasunak diruz laguntzen duen elkarlana

    • Ekainaren 12 eta 13a, ostirala eta larunbata
      Xaltaian Best #6
    • Ekainaren 17tik uztailaren 19ra
      Ciboure part en livre - Ziburu hartu liburu

    Argibide baliagarriak
    Urririk – Denentzat
    Txarteldegia eta erreserbak: https://billetterie-ciboure.mapado.com/