Hiriko kontuei eragiten dien inflaziorako joera
Hasteko, inflaziorako joerak eragin izaten du hiriko kontuetan, izan hornidurak, lehengaiak, argindarra erosteko edo zerbitzuko hornitzaileak ordaintzeko. Hiriko irabazietan ere eragin zuzena izaten du inflazioak, hirigintza mailako tratuen moteltzearekin, eta ondorioz, tratu horien bidez bildutako zerga gutiagorekin[1].
Funtzionamenduaren arloan azpimarratu behar den hirugarren puntua, soldata kargaren menperatzea da. Eiki, aurten karga horiek areagotuko dira, indize puntuaren emendioarekin, emendio hori ezinbestekoa zelarik eta langileek igurikatzen zutelarik. Halere, soldata karga menperatua da gastuen %61 izanik gaur egun, 2020an %65 zelarik. Gaurko egoera ekonomikoan, ehuneko hau ezagutzea interesgarria da.
Hiriko taldeak kargua hartu duenetik arlo honetan engaiatu dituen indarrak jarraitzen ditu.
Inbestimenduak hiri inklusibo eta ekologiko baterako
Inbestimenduei dagokienez, azpimarratzekoak dira auzotegietako bizi ingurumena hobetzeko ekipamenduak. Otsail hastapenetik goiti, Hiriak Euskal Elkargoarekin obrak hasi ditu Abeberry etorbidean, edateko ur ekarpenak zaharberritzeko eta euri-uren eta ur zikinen sareak bereizteko, badiako bainatzeko uren kalitatearekin zuzenki lotutako ekintza. Hiriak lurrez kanpoko sareak lurperatzeko obrak ere bideratzen ditu, baita bideak konpontzeko obrak ere, auzotegia landaretzeko xedearekin, ahal den heinean, 1,9 milioi euroko inbestimenduarekin.
Aldi berean, gizarte ekintzako udal zentroa hiri barnean lekuz aldatuko da, 505 000€ko kostuarekin, herriko etxetik hurbil, behar duten Ziburutarrek erraz aurki dezaten eta erraz hel daitezen. Lokala Aristide Briand belaunaldien arteko egoitza sozial berriaren beherean kokatua izanen da, obrak otsailaren 19an hasiko direlarik. Iduski Ederra kluba ere aterpetuko du, 2023tik kide askoz gehiago biltzen dituen elkartea.
Azkenik, zinegotziek trantsizio ekologikoko erronkei lotutako inbestimenduak onartu dituzte, nola baliabide naturalen eta energetikoen kontsumoa murrizteko hala Ziburuko naturagunean babesteko eta artatzeko.
Zentro teknikoan plaka fotovoltaikoak jartzearekin batera (240 000€), bi haize-erroten osagarri gisa, hiriak Kirol Zelaiaren sarbidea antolatzeko asmoa du, ondokoak barne hartzen dituen proiektu orokorra:
- Lurrak iragazkor bihurtzea, euri-urak hobeki kudeatzeko;
- Ur gutiago xahutzea, euri-urak biltzeko ontzi bat jarriz;
- Birlandatzea, zuhaitz gune bat eta landare arroila bat sortuz.
Proiektu honen bidez, hiriak zelaiko sarbidea eta aparkatzea hobetu nahi du, baita trantsizio ekologikoko erronkei lotutako antolaketa orokor bat proposatu ere, 11 milioi euroko kostuarekin.
2024ko beste inbestimenduen artean:
- LED plana aitzina eramatea, 60 000€ko heinean, hiriko argien erreformarekin engaiatutako kontsumo energetikoa ttipitzeko indarrekin batera;
- Urdazuriko Bartak artatzea 50 000€ko heinean;
- Herriko etxearen zaharberritze energetikoa 50 000€ko heinean.
Inbestimendu horiek azkartzeko, hiriak 1 165 000€ko mailegu bat egin du, zorraren ttipitzeko koefizientea beti 5ekoa delarik [2] (2024: 4,36), elkargoaren kontuak oso sendoak direlako seinale.
[1] 2023an, eskualdaketa eskubide askoz gutiago erregistratuak izan dira: hiriak 827 780€ bildu ditu, hots 2020an bezala, sekula baino apalagoak zirelarik, 2019an edo 2022an bildutako 1 047 000 €etatik urrun.
[2] Elkargoak zorra aurrezki gordinaren bidez ordaintzeko behar duen urte kopurua da, beste inbestimendurik egin gabe.