Herriarteko dinamika berri bat adinekoen aldeko ekintzak bateratzeko
Aste urdin honen egitaraua lau GEUZen artean 2024ko maiatzeko Adinen Udaberria kari abiatutako dinamika berri baten emaitza da, Biriatun inguruetako herrietako ehun bat adineko baino gehiago bildu zituelarik olinpiadak gaiaren inguruan.
Helburua: jendea elkar ezagutaraztea, topaketak sustatzea, mugitzera akuilatzea ongi zahartzeko, baita adinekoak laguntzeko ekintza berriak diruztatzea eta plantan ezartzea ere.
Ziburun, aste urdin osoan zehar, zenbait ekintza proposatuak izanen dira, hala nola ongizateari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio arratsalde bat.
Egitaraua!
Irailaren 30a, astelehena
Loteria handia eta krakada Urruñako Putillenea MAPOn.
Urriaren 1a, asteartea
Sentsibilizazio eta prebentzio arratsalde bat, mediku baten eskutik, tailer eta argibide guneekin ondoko gaiei buruz:
- Eguneroko bizia erraztea eta ez erortzeko prebentzioa
- Adinekoendako gizarte-laguntzak ezagutzea eta norbere osasun-gunea aktibatzea
- Egokitutako gorputz ariketak eta elikamoldea
- Ohoinkerien prebentzioa
- Etxean ekoizkin freskoak egiteko eta konpostatzeko tailerra, Bil Ta Garbiren eskutik