Herriko finantzak hunkitzen dituen testuinguru inflazionista
Lehenik, testuinguru inflationista batek ditu herriko xahutzeak hunkitzen, izan hornidurak, lehengaiak, energia erosteko edo zerbitzuak ordaintzeko. Herriko diru sartzeak ditu zeharka hunkitzen inflazio honek, higiezinen transakzioen geldotzearengatik eta, beraz, transakzio hauek ekarri zergen apaltzearengatik.
Funtzionamendu arloan azpimarratzeko hirugarren puntua, langileei dagozkien xahutzeen menderatzea. Segur, hauek emendatuko dira aurten, indize puntuaren balio handitzearen ondorioz, baitezpadakoa den eta langileek igurikatzen duten balio handitzea. Hala ere, soldata masa hemendik aitzina menderatua da, xahutzeen %65etik, 2020an, %61era iragan baita oraingoan, gaur egungo testuinguru ekonomikoan ezagutzeko interesgarria den ehunekoa.
Arlo horretan kargualdiaren hastapenetik abiatu indarrak jarraikitzen ditu.
Inbestimenduak hiri barneratzaile eta ekologikoarentzat
Inbestimenduen aldetik, auzotegietan bizi ingurunean hobetzeko hornikuntzak atxikiko ditugu. Otsaila hastapenetik, obra batzuk abian ezarriak dira EHE-rekin Abeberry etorbidearen mailan, edateko ur ekartzeak berritzeko eta ur zikinak eta euri urak bereizteko, badiako uren kalitateari zuzenki lotua den ekintza. Herriak ekiten du ere aireko sareak lurperatzeko eta bideak konpontzeko, auzotegia ahal bezain fite berriz berdetzera bermatuz, 1,9 milioi euro inbertituz.
Honekin batera, herriko jendarte laguntza zentroa da hiri barnean berriz kokatua izanen, herriko etxea eta aisetasunen ondoan, honen beharra duten Ziburutarrentzat zentralagoa, ikusgarriagoa eta helgarriagoa bilakatzeko, 505 000€-ko kostu batekin. Aristide Briand belaunaldi arteko egoitza sozial berriaren etxabean kokatua izanen da areto hau. Honen obrak otsailaren 19an hasiko dira eta, Iduski Ederra kluba aterpetuko du ere, bertara hurbiltzen den jendeen kopurua molde adierazgarrian emendatu baita 2023an.
Azkenik, trantsizio ekologikoaren erronkei konektatu inbestimenduak baietsi dituzte hautetsiek, baliabide natural eta energetikoen kontsumoa apaltzeko bezainbat Ziburuko natura eremuak babestu eta zaintzeko.
Bi haize errotekin batera zentro teknikoan plaka fotoboltaikoen plantatze honekin batera (240 000€), Kirol Zelairako bidearen antolaketa aurreikusten du hiriak, egitasmo orokor honetan sartzen dira:
- Zoruen desirazgaizte atal bat, euri uren hobeki kudeatzeko;
- Ur aurrezte atala, euri uren berreskuratzeko dupa bat eraikiz;
- Bernaturatze atal bat, eremu zuhaintsu bat eta landare pezoi bat sortuz.
Egitasmo honekin, herriko etxeak ez du bakarrik kirol zelaira heltzeko bidea eta aparkalekua hobetzeko asmoa, baina bai, trantsizio ekologikoaren erronketan sartuz, orotara 800 000€ (hauetarik 300 000€ euri uren berreskuratzeko duparako) kostatuko dukeen antolaketa orokor bat proposatzea.
2024ko beste inbestimenduen artean:
- 60 000€ kostako duen LED planaren jarraipena argiteria publikoaren erreformarako abiatu xahutze energetikoa apalarazteko indarrekin batera;
- 50 000€ kostako duen Urdazuriko Errepiren zaintza;
- 50 000€ kostako duen herriko etxearen zaharberritze energetikoa.
Inbestimendu hauek eramateko, 1 165 000€-ko mailegua egin du hiriak, 5 baino gutiagoko zorraren ttipitze koefizientea mantenduz (4,36 2024an), horrek erakusten duelarik kolektibitatearen finantzen egoera ona dela.