2023ko KLIMA astea

Sailak/Tags
    raz

    Aurten, KLIMA astea urriaren 9tik 15era iraganen da Euskal Hirigune Elkargoan, eta aldaketa klimatikoak duen uraren gaineko eragina ezarriko du argitan.

    Zein dira eraginak baliabide honi lotutako etxeko jardueretan eta jarduera ekonomikoetan? Nola hobeki partekatu ur baliabidea? Nola aldatzen dira landaredia eta aberedia uraren tenperaturaren igotzearen ondorioz? Ura urriago izateak zer eragin dakar gure paisaietan? Zer tresna mota uholde arriskuak saihesteko eta aurreikusteko?
    Ipar Euskal Herriko eragile asko mobilizatu dira mahai inguruak, gunearen bisitak, ibilaldiak, sentsibilizatzeko ekintzak, zinemaldi-eztabaidak eta abar antolatzeko.

    ZIBURUKO EGITARAUA

    Kari horretara, Urdazuriko Bartak izanen dira bereziki ohoretan ezarriak. Duela guti, 64 Departamenduak Naturagune kaltebera sailkatutako Urdazuriko Bartak %70ean Ziburun kokatuak dira, baina Azkainen eta Donibane Lohizunen ere hedatzen dira. 

    Bartak aurkezteko erakusketa: urriaren 9tik 13ra

    IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak egindako erakusketak gune kaltebera honen aberedi eta landaredi mailako aberastasun paregabea aurkezten du, ezagutzeko eta babesteko Ziburuko ondare naturala.

    Bisita libreak 9:00etatik 17:00etara, Ziburuko Herriko Etxean. 

    Bartak ezagutzeko bi bisita gidatu: urriaren 11n

    Bi bisita gidatu abiatuko dira Xantakoko bistalekutik: 

    • 14:00-15:15 : euskaraz
    • 15:00-16:15 : frantsesez

    Urririk - Izena eman behar: abbadia.cpie.accueil@hendaye.com edo 05 59 74 16 18.

    Izar azpiko gaualdia

    Ekitaldi hori osatzeko, hiriak izar azpiko gaualdi bat proposatuko du astea bukatzeko, urriaren 13an. Familia edo lagun artean, zatozte 20:00etan Kirol Zelaira izar azpiko gaualdi baterako, Euskal Itsasbazterreko Herri Astronomia Elkarteak aurkezturik. Teleskopio bidezko behaketa baino lehen, 19:00etan, Departamenduko zeru eta gaueko ingurumenaren babeserako elkarte nazionaleko ordezkaria den Stéphane Hermascewsky jaunak hitzaldi bat emanen du.

    • Denentzat – Urririk
    IZENA EMAN BEHAR