2023ko irailaren 21eko kontseiluaren berri

Sailak/Tags
    raz

    Hautetsiak 2023ko irailaren 21eko hiriko kontseilua kari bildu dira. Aipagaien artean: janari xahutzea murriztea eskolako jantegietan, Naturaren alde Engaiatutako Lurraldearen programarako hautagaitza, eskolako jostalekuetako antolaketa erresilienteari buruzko ikerketa.

    Janari xahutzea murriztea jantegian

    Hondakinen murrizketa politikaren harira, Ziburuko hiriak Bil Ta Garbirekin hitzarmen bat izenpetu du janari xahutzea murrizteko jantegian. Sindikatuak ekoizkin hondakinen diagnostiko bat, hondakinak pisatzearen jarraipena eta jantegiko langileak eta haurrak sentsibilizatzea proposatzen du.

    Ohar gisa, ekintza hau Zubiburun jarritako konpostagailu baten ezartzearekin batera dator, hondakinen tratamendu eta balorizaziorako sindikatuarekin partaidetzan. Banakako konpostagailu bat ere jarria izanen da Marinela eskolan, ikasleak hondakinen bereizketari sentsibilizatzeko.

    Naturaren alde Engaiatutako Lurraldeak programarako hautagaitza

    Frantziako bioaniztasunaren behatokiak plantan ezarritako programa honen helburua da "bioaniztasunaren aldeko ekintzak sortzea, ezagutzea eta balorizatzea".

    Paueko hiri elkargoak eta Nay eta Urruñako hiriek bezala, Ziburuko hiriak bere hautagaitza aurkeztu du programan sartzeko. Horrela, laguntza tekniko bat lortuko luke trantsizio ekologikoaren arloko ekintza plan bat apailatzeko, azken hau ondoko hiru urteetan gauzatu beharko delarik. Programa honen xedea elkargoak herritarren aldean daraman ekintza balioan ezartzea ere izaten da, biztanleak beren mailan ere engaiatzera bultzatzeko.

    Eskolako jostalekuen antolaketari buruzko gogoeta 

    Orain arte eskolako jostalekuak betoiz estaltzea aterabide nagusia izan bada ere, erabilera garbi eta soila bermatzeko, gaur egun bero guneak bilakatu dira. Erresilienteak eta aldaketa klimatikoei egokiagoak bihurtzeko, CAUE 64 erakundeak elkargoei laguntza proposatzen die bizi eta ikaskuntza leku horiek berriz pentsatzeko. 

    Daraman trantsizio ekologikoaren eta garapen iraunkorraren politikaren harira, Ziburuko Hiriak CAUE erakundearekin gogoeta bat eramanen du hiru eskola publiko eta pribatuetako jostalekuen antolaketa erresilienteari buruz.