2023ko Frantziako itzulia

Sailak/Tags

    Frantziako itzulia Ziburutik iraganen da heldu den uztailaren 3an, Amorebieta-Etxano / Baiona etapa kari. Itzulia D810 errepidetik iraganen da, Urruñako Leclerc bidegurutzetik Charles de Gaulle zubiraino. Segurtasuna bermatzeko, itzuliaren antolatzaileek eta Prefeturak ibiltzeko eta aparkatzeko neurri bereziak plantan ezarriko dituzte errepide tarte horretan.

    ZIRKULAZIOARI DAGOKIONEZ


    • Zirkulazioa moztua izanen da D810 errepidean 12:00etatik 17:30-18:00etara.
    • Segurtasun hesiak eta agenteak egonen dira bidegurutze estrategikoetan debekuak adierazteko.
    • D810 errepidera doazen sarbide guziak hetsiak izanen dira:

    Relais, Noveltu, Pumpenia eta Ur Zilo karrika itsuak (karrika itsuetatik ibilgailu motordunez iragatea debekatua izanen da beraz, une batentzat); D810 errepidera ematen duten garaje kolektiboak edo partikularrak (garajeetara ibilgailu motordunez joatea debekatua izanen da beraz, une batentzat);

    Bordagain eta Bouvet de Thèze hiribideak, Evariste Baignol eta Loperena karrikak, Dr Speraber eta Jean Jaurès etorbideak.

    • Zirkulazioa moztua izanen den bitartean, larrialdietako ibilgailuek baizik ez dute ibiltzeko baimena ukanen (suhiltzaileak, larrialdietako medikuntza zerbitzua eta polizia). Etxean artak edo bisitariak dituztenek goizean antolatu beharko dituzte, 14:00ak arte, edo arratsean, 18:00etatik goiti, osasun arloko profesionalei ere debekatua izanen zaielako handik ibiltzea.

    APARKATZEARI DAGOKIONEZ


    Errepide honen luzeran ezin izanen da aparkatu ekainaren 30etik goiti, 8:00etatik aitzina, uztailaren 3a arte, 18:00etan.

    Hezkuntza nazionaleko zuzendaritza akademikoak eskolak uztailaren 3an hetsiko direla erabaki du.
    Marinela, San Mixel eskolak eta Kaskarotenea ikastola hetsiak izanen dira, baita Marie Fleuret hiriko haurtzaindegia ere.

    Neurri horiek zuen egunerokotasunean, jardueretan, lanean eragina izanen dute; zoritxarrez, Frantziako itzuliaren antolatzaileek herriak neurri horiek hartzera behartzen dituzte. Egun hartan ibilgailu motordunez ez ibiltzea gomendatzen dizuegu azkarki, oinez edo bizikletaz ibiltzea hobetsiz.

    Hiriko zerbitzuak zuen zerbitzuko daude edozein argibiderako: 05 95 47 26 06.