2023ko Bixintxoko lasterkaldia!

Sailak/Tags

    Azken bi urteetan ezin baziren antolatu, aurten bai, Bixintxoko bestak ospatuko dira Ziburun, 2023ko urtarrilaren 20tik 29ra.

    Bixintxoko lasterkaldia urtarrilaren 21ean iraganen da. Hiriko eskola pribatuetako eta eskola publikoko guraso elkarteen eta Zurekin elkartearen faboretan antolatua da.

    Pilota plazan abiatuko da. 10 km-ko hiriko lasterkaldiaz gain, 6,5 km-ko ibilaldi bat proposatua da, nerabeen lasterkaldi bat (3 km) eta haurren lasterkaldi bat.

    • 14:00 • haurren lasterkaldia (5-10 urte): urririk
    • 15:00 • lasterkaldien abiatzea:
      Nerabeak: 3km: 3€ 
      Helduak: 10km: 12€ (14€ lekuan bertan)
    • 15:00 • ibilaldiaren abiatzea: 6,5km: 5€
    Izena emateko:
    Jatekoa eta edatekoa lekuan bertan.