2023ko Bixintxo: irekitze ofiziala ostiral arratsean!

Sailak/Tags

    Urtarrilaren 20tik, ostirala, 29ra, igandea, Bixintxoko bestak izanen dira, Besta Batzordeak antolaturik. Azken bi urteak nahasiak egon ondoren osasun larrialdiarengatik, hiria besta horien tradizioari berriz lotzea pozten da. Gogoak markatzeko, hiriak irekitze gaualdi ofiziala antolatuko du Herriko Etxearen balkoi azpian.

    Irekitze gaualdia Herriko Etxearen balkoi azpian

    Besta batzorde berriarekin elkarlanean antolaturik, aurtengo egitarauak berritasun pare bat dakartza, horien artean, irekitze gaualdia urtarrilaren 20an, ostirala. Ziburuko eskoletako haurrak, Marinelak Tamborrada, Maddi Zubeldia eta bere musikariak karriketan ibiliko dira Herriko Etxeraino, Rakata'punk txarangari txanda utziz. Ondotik, Baltsan elkarteko kontzertuak izanen dira.

    Programan, Kuartz eta DJ Bull!

    Besta Batzordearen usaiako mus txapelketa parrokiako gelan izanen da 19:00etatik aitzina.

    Besta batzordearen egitaraua

    Aurten, Besta Batzordearen talde gazteak Bestaren ekintza saihestezinetara gomitatzen zaituzte eta berritasun batzuk ere proposatzen dizkizue!

    Urtarrilaren 21 eta 28an, batzordeak bi kontzertu gaualdi antolatzen ditu pilota plazan:

    • Urtarrilaren 21ean: Klikee, Kaxkatu, Kilimak eta Xistors ;
    • Urtarrilaren 28an: Xutik eta Itziaren Semeak.

    Usaian bezala, odolki txapelketa eta hiriak Ziburutarrei eskainitako hurrupaldia igandearekin izanen dira, urtarrilaren 22an.

    Beste berrikuntza: gazteendako afaria, urtarrilaren 27an, ostirala, Tarapatakan taldeak alaiturik. 

    Usaiako bestetako bazkaria urtarrilaren 29an izanen da, eguerditan.

    Mila esker batzorde talde berri honi Bixintxo ahaztezin horiek antolatzeagatik!

    2023ko Bixintxoko egitaraua deskargatu! (pdf - 7Mo)

    Zirkulazio aldaketa

    Herriko Etxearen balkoi azpian bil gaitezen, karruselak lekuz aldatzeko erabakia hartu dugu, usaian Ravel kaiaren luzeran direlarik, bi norabideetan ibiltzeko bidea trabatuz. 

    Hala zergatik urtarrilaren 17tik goiti Ravel kaiko zirkulazioa norabide bakarrean baimenduko dugun, Zokoako norabidean. Gainera, aitzineko urteetan bezala, bidea guziz hetsiko dugu urtarrilaren 21, 22, 25, 28 eta 29an. 

    Bestan parte hartzen dutenen segurtasunerako hartzen ditugu hertsagarri diruditen neurri horiek.