2022ko irailaren 22ko herriko kontseilua

Sailak/Tags
raz

Ziburuko herriko kontseilua: Eskualdeko Kontuen Ganberak aldeko txostena argitaratu du

Irailaren 22an iragan da sartzeko Herriko kontseilua, herriko etxean, Eztabaidatua izan aitzin Kontseiluan aurkeztu Eskualdeko Kontuen Ganberaren txostena gai nagusitzat hartuz. Diru mailako herriaren egoera ona agerian ezartzen du. Hala ere, auzapezak nahi izan dizkio herriko kontseiluari hiru atzartasun puntu oroitarazi.  

LEKUALDAKETA ESKUBIDEAK, DIRU SARRERA ALDAKORRA

Kolektibitatearen diru mailako egoera ona, lekualdaketa eskubideei lotua zaie besteak beste (hiriko kutxetan sartzen baitira higiezin bat saltzerakoan). «Hala bada ere, zerga arloko sarrera aldakorra da, eta ez dugu horretan neholako eraginik, neholako segurtamenik, neholako ikuspenik, gogorarazten du auzapezak. Beti zuhurtasunez aitzinikusi behar ditugu xahutzeak beraz, uztaila-agorrila hilabeteetan agertu beheitikako joerak bertan segitzen baldin badu, orduan eragin zuzena ukanen dezake herriko finantzei dagokienez. »

SOLDATA MASA MANTENTZEKO BEHARRA

EKG-k gogora ekarri du soldata masa mantzentzeko beharra. Hau, nahiz eta herriko etxeak zentzu horretan indarrak egin 2020an hasi denetik, geruza demografiko berdineko herrien batez bestekoa baino goragokoa gelditzen da oraindik.

ETXEBIZITZA SOZIALAK ERAIKITZEKO POLITIKA BOLUNTARISTA SOSTENGATZEKO BEHARRA

EKG-k onartzen badio herriari, daukan politika boluntarista etxebizitza sozialen eraikuntzan hartu duen beranta harrapatzeko, SRU legearen berantarako zigorrak saihesteko helburu horri eusteko beharra azpimarratu du. 

Baliatzen da ere tokiko hirigintza planaren apailaketaren aurrrerapen ona, 2020an berriz abian ezarria izan den gisara,  goresteko, bai etxebizitza sozialak eraikitzeko arloan erakutsi nahikeria mailan eta baita ez duelako lursail azalera anitz erabiltzen. « EKG-k azpimarratzen du THP egitasmoak Elkartasuna eta Hirigintza Berritze Legea  bai eta natura, laborantza eta oihan eremuen kontsumitze mugatu arloan, Akitania Berriko lurraldeetako Eskualdeko garapen iraunkor eta berdintasun eskemaren norabideak aintzat hartzen dituela » azaltzen du Auzapezak.

Gai honetan ere kontzertazioaren kaliatea du goretsi nahi izan, usaiako araudizko eginbeharretatik anitzez haratago doan kontzertazioa. 

Azkenik, EKG pozten da hirigintza eta obretako batzorde berrien kalitateaz, gai guziak aipatzeko hilabete guziez biltzen baita hau, bilakaera baikorra.