2022ko elkartasunezko opariak ekintza

Sailak/Tags

    Hirugarren urtez segidan, Ziburuko hiriak eta GEUZak Elkartasunezko opariak ekintza berriz martxan ezartzen dute! Ezegonkortasun egoeran den familia bateko haur bati opari berri bat eskaintzera gomitatuak dira ziburutarrak, GEUZaren ardurapean, zuzentasuna, diskrezioa eta trazabilitatea bermatzen dituelarik!


    80 bat haur hunkitzen ditu elkartasunezko ekintza honek, dio Sabrina Berrouet GEUZaren lehendakariordeak. 2020an abiatu genuenetik, ohartzen gara urte batetik bestera ekintza honek Ziburutarren suharra pizten duela, eta esku zabaleko oldar hori sustatu nahi dugu!

    Emaile, zuen gogoaren berri jakinarazi!

    Ziburuko haur bati opari bat eskaini nahi dion pertsona oro gomitatua da Ziburuko GEUZarekin harremanetan jartzera. Haurrari buruzko datu orokorrak jakinaraziko zaizkio (salbu izena, abizena eta helbidea, helburua anonimotasuna eta diskrezioa bermatzea delarik), emaileak oparia osa dezan, opari berdina bitan ukan gabe eta oparirik ahantzi gabe, abenduaren 2a baino lehen.

    nola osatu OPARIA?

    Emaileak du oparia hautatzen eta erosten, GEUZaren aldean izena eman ondotik, irizpide batzuk errespetatuz:
    - Opari berri bat, bere jatorrizko paketean;
    - Opari paperik ez, GEUZaren gain izanen da;
    - Oparia haurraren adinari egokia izan behar da;
    - Opariak 12 eta 25€ arteko balioa ukan behar du;
    - Gainera, emaileari proposatzen zaio haurrari zuzendutako hitz ttipi bat, karta ttipi bat gehitzea.
    - Hori dena utzi beharko da abenduaren 2ko, eguerdi aitzin, Ziburuko GEUZan. 

    Ziburuko GEUZa:
    ccas@mairiedeciboure.com – 05 59 47 92 87
    François Turnaco karrika (haurtzaindegiaren gainean) – 64500 ZIBURU