10 egun pantailarik gabe Ziburun

Sailak/Tags
    raz

    Bigarren urteko, haur ziburutarrak desafiatzen ditu Ziburu herriak, 10 egun pantailarik gabe pastazea proposatuz. Horretarako, gurasoak inplikatzen ditu, familiak haien deskonexiorako laguntzeko aktibitate programa bat proposatuz.

    Gobernuak kargutu aditu batzordeak bere txostena joan den asteartean itzuli du hiru hilabetez lan egin ondoren, pantailek haurren eta gazteen osagarrirako dituzten eragin kaltegarriei buruz adostasun argi bat azalarazteko.

    10 egun pantailarik gabe nazio mailako desafioa abian ezartzeko bezperan itzulia izan den txosten hau arras ongi egokitzen zaio ziburutar herriko etxeak, haurrei, eta, molde orokorragoan, familiei, pantailek ukan ditzaketen eragin kezkagarriei buruzko arreta biltzeko duen asmoari.

    Familiak izarian den liburuxka baten bidez lagundu

    Horretarako, hiriak familiekin batera jarduten du deskonexio horretan laguntza ekartzeko. Izan ere, zaila izan daiteke usaiak eta egunerokoa aldatzea.

    Helburu honi jarraikiz du liburuxka elebiduna asmatu, moldatu eta inprimatu hiriko Haurtzaroa-Gazteria zerbitzuak, hiriko eskola publiko eta pribatuetako lehen mailako ikasle guziei banatzeko gisan. Desafioaren aitzineko 10 egunetan, eta desafio beraren garaian, pantailaren kontsumoa estimatzea, osagarri mailan eta familia arteko harremanetan kontsumo apaltze honek dituen onurak balioan ezartzea da honen helburua.

    Aldi berean, familia guziei zuzendu aktibitate programa bat proposatzen du, 6-11 urtekoenganako lan bereziagoa eginez, adin tarte hau baita hunkituena.

    Gurasotasunaren inguruko programa 

    Jokoak familia artean eta guraso-haur ateleriak antolatuak izanen dira 10 egun horietan, Marinela eskolan sartze librearekin, mediatekan, pilota plazan. 

    Jeux Joue – Jostapauda ! ekimenari oihartzun egiten dion programa, herriko etxeak eskoletako oporren aitzineko ostegun guziez plantan ezarri duena, familien arteko joko saioak eskolaldiez kanpo proposatzeko. Familien egunerokoa alaitzeko parada, baina baita lurraldeko familiak gai bateratu baten inguruan biltzeko eta jokoak haien haurrarekiko harremanean eta heziketan duen indarraz gurasoei ohartarazteko.

    Eta izadiari berriz konektatzeko 

    Honekin batera, hiriak, Euskal Itsasbazterreko CPIE-k eraman, itsas hondar zerrendaren ezagutza eta jarraipen zientifiko atelier batera gomitatzen ditu haurrak eta gurasoak.

    Bien Itsasbazterreko ekosistemari oinarrizkoa bazaio ere, itsas hondar zerrenda guti ezagutzen du publiko zabalak. Alta honek ditu xoriak, karramarroak eta itsasbazterreko beste hainbat biztanle ttipi elikatzen. Horregatik dituzte hiriak eta CPIE-k gurasoak eta haurrak (5 urte goitikoak) zientzia jarraipen partehartzaile batera hurbiltzera gomitatzen, Zokoako hondartzara, Natura Historia Museo Nazionaleko datu basea zuzenki osatzen laguntzeko. Itsasbazterreko CPIE-ko zientzialari batek lagundurik, ez dute neholako zientzia arloko ezagutzarik behar partehartzaileek, argazki tresna edo smartphone batekin  aski dute etortzea (argazkiak hartzeko salbuespena!).

    Izena emateko: 05 59 24 65 58 // portail.famille@mairiedeciboure.com - Urririk

    Apiriletik urrira, hilabete guziez burutu jarraipen partehartzaile ziklo batean sartzen da itsas hondar zerrendari buruzko ateleria berariazko hau, Ziburuko hondartzen kudeaketa arrazoitua ebaluatzeko gisan udako garaian.

    « Desafio honek  parada eskaintzen digu, gurasooi, numerikoari diogun harremana berriz galdekatzeko eta gure haurrekin eztabaidatzeko, oreka sano bat atzemateko mundu numerikoa eta mundu errealaren artean, dio Leire Larrasa, hezkuntza, hautzaroa eta gazteriaz arduratzen den lehen axuantak. Etenaldi teknologiko sinple batez gain, haurren bizia aberasteko, haien garapen orokorra eta heldu loratu, kontziente, enpatiko eta besteenganako eta ingurumenari irekiak bilakatzen laguntzeko  xantza bat dakarte 10 egun hauek. »