10 egun pantailarik gabe erronka

Sailak/Tags

    Ziburuko hiria 10 egun pantailarik gabe erronkan engaiatua da eta familia guziak parte hartzera gomitatzen ditu maiatzaren 23tik ekainaren 1a arte, azken hau barne. 10 egunen epean, haurrak aisialdi pantailetatik (sakelakoa, tauleta, ordenagailua, telebista, bideo jokoak) deskonektatzera bultzatzean datza erronka, ahal bezainbat, eta beste jarduera batzuetarako bidean laguntzea.

    Denen arteko deskonexio numeriko ariketa hau plantan ezarria izan da osasun eta hezkuntza arloko profesionalek behin eta berriro adierazi dituzten abisuei erantzuteko, haurrak pantailen aitzinean egoteak haien garapena eta loratzea kaltetzen dituelakoan.

    Ekintza honen onuretan uste osoa dutelako, eta Ziburuko hezkuntza proiektuak daramatzan baloreekin bat egiten dutelarik, hiriko taldeak eta hezkuntza, haurtzaroa, gazteria eta kirol zerbitzuetako langileek ekintza berenganatzen dute eta, epe osoan zehar, eguneroko jarduera programa bat proposatuko dizuete zure haurrarekin partekatzeko, era jostagarri eta goxoan! 

    Programa begiratu eta familia guziei luzatutako erronka honetan parte hartu!

    Asteartea, 23a - 16:30 - 19:00 - Mahai joko gaualdia

    Marinela eskola
    Mahai joko gaualdia, familian!

    Asteazkena, 24a - Arte erronka etxean!

    Paper zuria, kolorekoa edo zuri eta beltzaren gainean, zure jarduera kuttuna marraztu, Maiaren eran! Eta zure obra Marinela eskolara ekarri, kanpoaldean erakutsia izanen da!

    Osteguna, 25a - 16:30-18:00 - Denen arteko obra bat sortzea

    Marinela eskola
    Pantailen arriskuei buruzko denen arteko obra bat sortzea

    Ostirala, 26a - 20:00 - Zirko akrobatikoa

    Iturri Baïta 
    La Mondiale Générale konpainiaren Hurbil gaitezen zirko akrobatiko ikusgarria.
    Urririk, izena eman behar: 

    Larunbata, 27a - 9:00-12:30 - Kaskarot ibilaldia

    Pista jokoa familian, Ziburuko karrika zaharretan gaindi! 
    Liburuxka eta argibideak: 05 59 47 64 56 

    Igandea, 28a - Erronka gormanta etxean!

    Zure krakada kuttuna prestatu, argazki polit bat atera, gozatu eta zure errezeta eta argazkia ekarri. Bilduma baten barnean sartua izanen da eta lagunei banatuko zaien liburuxka batean aurkezturik argitaratua izanen da! 

    Astelehena, 29a - 16:00-18:00 - Tailer parte hartzailea KiLiKArekin

    Marinela eskola
    Familian, sorkuntza tailer parte hartzailea, txotxongilo erraldoien eraikitzean berezitua den KiLiKA elkartearen eskutik !

    Asteartea, 30a - 18:00-18:30 - Irakurketa tailerra

    François Rospide mediateka
    Irakurketa tailerra Libre Plume elkartearekin, 4 urtetik goiti, frantsesez eta euskaraz!
    Izena eman behar mediatekaren aldean: 05 59 47 12 93!

    Asteazkena, 31 - 9:00-12:30 - Ibilaldia mendian!

    Ibilaldi komentatua familian, Ziburuko mendian
    Izena ematea: 05 59 47 65 58
    Abiatzea 9:00etan lehengo ikastolako aparkalekuan (G. Delaunay karrika), itzulera 12:30

    Asteazkena, 31 - 16:30-18:00 - Mahai joko gaualdia

    Marinela eskola 
    Mahai joko gaualdia familian 

    Osteguna, ekainaren 1a - 17:30-18:30 - Origami tailerra

    Mediateka
    Origami tailerra familian
    Izena eman behar mediatekaren aldean: 05 59 47 12 93 

    Ez duda hezkuntza, haurtzaroa, gazteria eta kirol zerbitzuekin harremanetan sartzea argibide gehiagorako : 05 59 47 65 58 – portail.famille@mairiedeciboure.com.