Zubixka proiektua: eskolarako trantsizio goxoa
Maiatzaren 16tik goiti, haurtzaindegia uzteko adina duten haurrek zubixka proiektuan parte hartzen dute, ekainaren 27a arte eramaniko dispositiboa. Helburua: ama eskolako ingurunean lekukotzea pixkanaka. Bisitak, irakasleekin elkarrizketak, eremuak eta eskola erritmoak ezagutzea... dena pentsatua izan da haurrak eta beren familiak lasaitzeko funtsezko une horretan. Egiazko zubia beren ibilbidearen hurrengo urratsera.
Igeri lekuan, uraren atsegina egun ederretan
Ekainean, igeri leku ttipiak berriz atera dituzte haurtzaindegian. Eguraldi ona den aldi oro, igeri leku tailerra eramana da haurrak uraren atseginari ohitzeko, begi oneko ingurune seguruan. Ziliporta jokoak, zentzumen ezagutza, konfiantza hartzea mugituz... Atsedena, motrizitatea eta irriak nahasten dituen udako jarduera atsegina.
Erritmoz eta kolorez josiriko musika besta
Musika besta kari, haurrek soinuak, erritmoak eta ekaiak ezagutu dituzte marakak sortzeko tailerraren bidez. Musika ospatzeko bide ederra, musikarigai gazteek erakutsi duten suhartasunaren bitartez.

Goizeko josteta kantuak: musika-une goxoa
Ekainaren 25ean, sei haurrek josteta kantuei
zuzenduriko une batean parte hartu dute. Kantutxoak, loturiko jestuak eta ahots
errituen artean, une horrek ttipienei entzumena, mintzaira eta oroimena
garatzeko bidea eskaini die... Atsedenaldi batez eta musikaz gozatzeko unea
partekatuz. Eztitasun kuskua eguna ongi hasteko.