1. berripapera - hurbilagotik

Sailak/Tags
    raz

    Ziburuk bere ikastetxeetako jostalekuak berriz asmatzen ditu: hezkuntza-ingurune naturalago baterako

    Ziburun, ikastetxeetako jostalekuak berrituak izan dira! Mineralizatuegiak eta latzak ziren jostalekuetan, haurren beharrei egokiagoak eta freskoagoak diren berdeguneak loratu dira.

    Helburua
    Hezkuntza-ingurune aberastua eskaintzea, izadiari eta ingurumen arloko erronkei lotua.

    Ikastetxe guziak parte harrarazteko xedez, Herriko Etxeak programa luzatu zien hiriko hiru ikastetxeei. Bakoitzak baliatu du proiektua bere gisan, bere beharren eta barneko dinamiken arabera. San Mixel ikastetxeak, adibidez, bere urraspidea eramateko hautua egin du.

    Eraldaketa hori talde-urraspide bati esker pentsatua izan da. Hastapenetik, Ziburuko Herriko Etxeak hunkituriko eragile guziak parte harrarazi ditu: AHIK (Arkitektura, Hirigintza eta Ingurumenaren Kontseilua), ikasleak, gurasoak, hezkuntza taldeak, Herriko Etxeko zerbitzuak, baita profesional berezituz osaturiko talde bat ere.


    Jostaleku berdeagoak eta inklusiboagoak


    Haurrek azkarki parte hartu dute antolaketa berrien sortzean. Bide batez, zenbait lanbide ezagutu dituzte eta beren beregaintasuna garatu. Zurezko jokoak, landareztatzea, ekai birziklatuak: dena pentsatua izan da atsegina, pedagogia eta ingurumenaren begiratzea batzeko.

    Denei irekiak zaikzien eremuak

    Jostalekuak eskolako ordutegitik haratago ere baliagarri dira! Kaskarotenea ikastolak bere jostalekua publikoari irekitzen dio uda osoan, aparkatzeko gunea izateaz gain. Marinelak aisialdi zentroko haurrak errezibitzen ditu, eremuen hezkuntza-erabilera luzatuz.

    Ez huts egin: sartzeko erakusketa

    Irailetik goiti, talde-lan horiek aurkeztuko ditu erakusketa batek, mediatekan ikusgai.
    Nola Ziburuko gazteria hiri berdeago eta solidarioago baten alde engaiatzen den ikusteko bide ederra!