1. berripapera - haurtzaroa: 3/11 urte

Sailak/Tags
    raz

     Ezagutzaz beteriko uda Ziburuko gazteentzat  

    UDA bizi honen une nagusiak 


    Esperimentatzeko, sortzeko eta nork bere ahalen mugak gainditzeko uda

    Sentsibilizazioa, arte-sorkuntza eta kirolaren artean, hiriko zerbitzuak mobizilatu dira uda osoan zehar haurrei eta gazteei mota anitzeko esperientzia aberasgarri eta goxoak eskaintzeko xedez.

    Hona uda bizi honen une nagusi batzuk.

    Ziburuko gazteek mota anitzeko jardueretan trebatzeko aukera izan dute, hala sorkuntza nola kirol arloetan.   

    Uztailetik goiti, karrik’arteari buruzko kultura-ikastaro batek 9-13 urte arteko hamabi bat gazteei Baionako hiri-obrak ezagutzeko, zenbait teknika ikasteko eta taldeko murru-fresko baten sorkuntzan parte hartzeko bidea eman die. Bakoitzari libreki adierazteko, probatzeko, asmatzeko eta, oroz gainetik, elkarrekin egiteko aukera eskaini dion abentura aberatsa, sortzailea eta bihotz onekoa.  

    Bukatzeko, estreinaldi alaitsu eta koloretsua, kemenez eta sorkuntzaz josiriko talde-freskoa ospatzeko! Txalo beroa artistei, mila esker Xab Xab artistari bere laguntza eta eskuzabaltasunagatik, baita Joanari ere, mugimendua, dantza eta ikusmen arteak elkarrekin mintzarazten jakin duelarik. Milesker hiriko zerbitzuei ere: kultura, haurtzaroa eta gaztaroa zerbitzua, teknikariak, baita hurbildu diren gurasoak ere, irudimena pizten eta gazteen arte-adierazpenerako une baliosak eskaintzen dituzten kultura-ekimen horiek sustatzeagatik.




    Aldi berean, lehen mailako 3. urtetik bigarren maila arteko ikasleak kirol jarduera desberdinetan aritu dira Oporretako Kirol Txartelak programari esker. Kirol hezitzaileen eta tokiko elkarteen ardurapean, jarduera berriak ezagutzeko aukera izan dute, giro goxo eta seguru batean.

    Ekimen horiek gazteei loratzeko eta esperientzia aberasgarriak partekatzeko aukera bikaina eskaintzen diete uda osoan zehar.