Familiak laguntzea: topaketa ziklo bat gurasotasunaren inguruan
Gurasotasuna sustatzeko daraman engaiamenduaren
harira, Pirinio Atlantikoetako FaLKarekin lankidetzan, Herriko Etxeak
“Elkarrekin hazi” deituriko hitzaldi-eztabaida ziklo bat proposatzen du, Cédric
Sampérék animaturik (Artis Mental 64). Gurasoei, haurrei eta profesionalei
irekiak zaizkien hitzordu horien helburua begi oneko elkarrizketa gune
aberasgarriak sortzea da, gaurko hezkuntza erronka handien inguruan.
Funtsezko bi gai aipatuak izan dira jadanik:
- Haurren eta nerabeen erabilera numerikoa, erabilerak hobeki ulertzeko, muga argiak finkatzeko eta elkarrizketa lasaia abiatzeko pantailei buruz, 2025eko maiatzaren 20an
- Bigarren mailara pasatzea
Lehen mailako azken urtekoei eta beren gurasoei zuzenduriko trukaketa unea trantsizio garrantzitsua prestatzeko eta galderei erantzuteko, 2025eko uztailaren 2an
Hurrengo gaia nerabeen buruko osasuna izanen da.
Trukaketa une bat seinaleak hautematen ikasteko, gazteak beren
sentikortasunezko orekan sustatzeko, eta buruko osasunari buruzko tabuak
haizatzeko.
Ekitaldia 2025eko azaroan iraganen da (eguna irailean jakinaraziko
zaizue).
Sustatzeko eta entzuteko tresna gisa pentsatua izan da
topaketa ziklo hori, elkarlaneko eta bihotz uneko urraspide baten harira.
Familiak haurren bizitzaren urrats guzietan laguntzeko Herriko Etxeak duen nahiaren
ildotik doa arrunt.
Gazteen beregaintasuna akuilatzea: laguntza bat etorkizuna eraikitzeko
2020tik goiti, Ziburu engaiatzen da gazteen aldean
beregaintasun gehiagorako bidean, besteak beste mugikortasunaren arloan, lana
eta beregaintasuna lortzeko ezinbesteko tresna delarik. Engaiamendu hori
gauzatzen da gazteen proiektuei ekarririko laguntzaren bitartez, ekimen
zehatzak eta arduratsuak sustatzeko helburua duen dispositiboa.
2022an, Herriko Etxeak laguntza hori azkartzea erabaki du, esleituriko dirutza 5 000 €tik 6 000 €tara emendatuz. Diru laguntza hori mota anitzeko proiektuak dakartzaten gazteei zuzendua zaie:
- Gidabaimena,
- Bizikleta bat erostea,
- AIGA formakuntza,
- Eskola-, elkarte-proiektuak edo proiektu humanitarioak.
Diru mailatik haratago, urraspidea engaiamendu eta elkartasun baloreetan oinarritzen da: honen truke, hartzaile guziek zenbait ordu ematen dituzte elkargoaren zerbitzuko, esku ukaldi publiko honi zentzua emateko xedez.
Dispositibo horren bitartez, Herriko Etxeak gazteak haien etorkizuna eraikitzen laguntzeko nahia berresten du.