Zokoako gotorlekua

Zokoako gotorlekua erlaitzeko sarbidea da eta badiako zaindaria; Euskal Hirigune Elkargoarena da 2012az geroztik eta ikerketa bat abiatua da haren etorkizunari begira: 2022ko udan abiatu da aitzin-programazio fasearekin eta 2023an segituko da programazio fasearekin.

Helburua: finkatzea zertarako baliatuko den monumentu hori, maila bat baino gehiagotan dauden eraikin frankoz osatua. Lehen obra parte bat bururatu zen 2021eko uztailean. Lehen gogoeta batzuen ondotik ekipamendua publikoari irekia izanen dela pentsatu da eta ondareari dedikatua. Ikerketa horrek aztertuko du eta probatuko asmoen, gunearen (eraikina eta inguruak) eta ingurunearen arteko egokitasuna.