2023ko urtarrilaren 20an, Bixintxoko herriko Besten irekitze ofiziala lehen aldiko antolatu du Ziburu Herriak. Irekitze hau aitzin, eskoletako haurrek eta marinelak Tanborradak desfilea burutu dute.
Lehen edizio honek eragin oldearen ondorioz, badu zonbait hilabete hiriak proiektu partehartzaile bat lantzen ari dela, KiLiKA baionar konpainiarekin partaidetzan.
Egitasmo elkarretatzaile honen xedea izanen da herriaren sinbolotzat hartuko den txotxongilo erraldoi bat sortzea. Musikak lagundurik ibiliko da hau, ziburutarrekin batera, 2024ko urtarrilaren 19an, bestak hasiko diren gaualdian.
Herrriko pertsonalitate batzuek (hiriko eskoletako zuzendariak, elkarteetako kideak, Euskal Kultur Erakundea, Arte eta Historia Herria, etab.) osatu lan talde batek maiatzetik aitzina jarduten du, txotxongiloak haragiztatuko duen pertsonaia zehazten. Hau, laster agerian ezarria izanen da.
Denei, gazteenetatik zaharrenetara, bakarka, adiskide edo familia artean, irekia izanen zaizkien ateleria partehartzaileen bidez burutuko da txotxongiloaten sortze plastikoa.
Nahikeria batetik datoz KiLiKA ateleria partehartzaileak, sorkuntza artistikoaren prozesua, edo burutzen ari den artea, denen begietara ekartzea.
2024ko urtarrilaren 19an, Marinelak Tanborradak zuzendu eskoletako Tanborradaren ondoan ibiliko da txotxongiloa.
Atelerietan parte har ezazue!
- Urriaren 30a, astelehenetik, azaroaren 5a, igandera 10:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:00etara
- Azaroaren 12, 19, 26, abenduaren 3, 10, 17 igandearekin 10:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:00etara
- Aristide Bourousse karrikan kokatu Equinoxe-ren areto ohian
Urririk
Norberak nahi duen prezioan